New Yorkeko munduak

Irakurketako lagun ezkutuak


Listen Later

Gailuak eta burua betetzen dizkiguten hainbeste berri txarren artean, hona hemen bat ona. The New York Times-ek inkesta bat egin zuen galdetuz zertan hobetu zitekeen hiria. Erantzuna harrigarria izan da. Ez da izan segurtasun gehiago nahi dela, edo kaleak garbiagoak izatea. Erantzuna izan da: liburutegiak eta parkeak hobetzea. Diru gehiago jartzea horietan.
Presaren eta bizimodu digitalaren garaian, hiritarrek nahi dute liburutegira joan eta paperean irakurri, parkera hurreratu eta naturaz gozatu.
Bizimodu ero hau gelditzeko beste hautu bat ere zabaldu da hirian: isileko irakurketa klubak, Silent Book Clubs. Kontua da jendea taberna, kafetegi edo parke batean elkartzen dela, bakoitza bere liburuarekin, eta ordubetez isilik irakurtzen dutela. Ondoren, bakoitzak bere liburuaz hitz egiten die gainontzekoei, irakurzaletasuna zabalduz eta komunitatea indartuz.
Etxean bakarrik irakurri beharrean, taldean irakurri. Nor bere buruari zeregin bat jarri: ordubetez irakurriko dut, nik nahi dudana, eta gero kalakan arituko gara.
Ez da modu hoberik kanpoko zarata hori isilarazteko.
...more
View all episodesView all episodes
Download on the App Store

New Yorkeko munduakBy Berria


More shows like New Yorkeko munduak

View all
Todo Concostrina by SER Podcast

Todo Concostrina

173 Listeners

Un Libro Una Hora by SER Podcast

Un Libro Una Hora

239 Listeners

Criminopatía by Clara Tiscar

Criminopatía

102 Listeners