New Yorkeko munduak

New Yorkeko munduak

By BerriaNewsDaily News
Download on the App Store

New Yorkeko munduak episodes

  • Etxerako ostera
    Aurreko astea eroa izan da. Hegaldia hartu eta Euskal Herriratu naiz. Siri Hustvedtekin elkarrizketa Bilboko Euskaldunan, Xabier Leteren ingelesezko itzulpenaren aurkezpena Donostian, Bitartean heldu eskutik poema-liburuaren 25. urteurreneko emanaldiaren iragarpena Arriagan eta, bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoaren inaugurazioa atzo.
    4 min
  • Argi hura
    Ostiral arratsaldea argi berezi batek hartu zuen New Yorken. Ametsetakoa zirudien. Urrezkoa, laranja, gorria. Aurreko egunetako ilunabarrak ere ikusgarriak izan ziren, baina hark bazuen beste zerbait. Ez zuen lasaitasuna transmititzen, ezinegona baizik.
    4 min
  • Erantzuna
    Arrebak deitu dit. Auto berria erostera joan dela kontatu dit.
    Euskalgintzan egin du lan bizitza osoan, erretiroa hartu duen arte. Autoa zahar geratu zaiola eta, berria erostea erabaki du. Anaiak lagundu dio. Kamioizalea izanik, badaki zerbait motor kontuez.
    Joan dira biak auto saltoki batera. Badute modelo bat gogoan, baina onena saltzaileari galdetzea otu zaie: zer dagoen berri, zero kilometroko autorik badagoen eta horrelakoak.
    Gizon bat atera zaie. Gaztelaniaz agurtu ditu. Arrebak, edukazio handiz, galdetu dio ea euskaraz badakien. Ezetz. Ados. Orduan, ea saltzaile euskaldunik badagoen galdetu dio. Gizonak baietz, gaztetxo bat badagoela, baina une hartan kanpotik dabilela. Gainera, berak askoz gehiago dakiela autoei buruz.
    —Nik ez dut sekula arazorik izan autoak saltzeko euskaraz jakin gabe —esan die harroxko.
    —Bada, nik uste gaur izango duzula lehena —bota dio anaiak.
    Eta biak atera dira dendatik.
    3 min
  • Eleanor
    Parketik paseatzen gabiltzala, Eleanor Roosevelten irudiaren aurrean geratu gara. Elizako santuei eskatzen zaien legez, Nereari otu zaio Eleanorri zorte ona eskatzea.
    —Egia esan, –esan dit– Eleanorri sekula ez diogu ezer eskatu. Migrariei laguntzeko seguru egokiagoa dela.
    4 min
  • Sator hizkuntza
    Sator bat dago amaren baratzean. Lurra irauli eta ateratzen da inor zelatan ez duenean. Hori esan dit amak. Amaren sator hori izan dut gogoan uda partean. Konturatu bainaiz euskara sator baten modukoa dela.
    3 min
  • Etxeko bandan
    New York pozik ibili da egunotan. Knicks taldeak NBAko txapelketa irabazi du 53 urte geroago, eta halako poz eta batasun sentsazioa sortu da hirian.
    Azken aurreko partidan ehuneko 99,6ko aukerak zituzten galtzeko. Bada, gainerako ehuneko 0,4 horri eutsi zioten, eta irabazi. Sinisteko beti dagoela aterabideren bat, beti aukera bat.
    3 min
  • Picasso edo Duchamp
    Arte adituak ez dira ados jartzen zein izan zen arte garaikidearen historian garrantzitsuagoa: Pablo Picasso ala Marcel Duchamp.
    Picassoren koadro bat ikusita segituan dakigu norena den. Gernika edo Avignongo andereñoak hor daude. Duchamp, berriz, ez da hain erraza. Batzuetan ez zuen margotu ere egiten.
    4 min
  • Picasso ala Duchamp
    Arte adituak ez dira ados jartzen zein izan zen arte garaikidearen historian garrantzitsuagoa: Pablo Picasso ala Marcel Duchamp.
    Picassoren koadro bat ikusita segituan dakigu norena den. Gernika edo Avignongo andereñoak hor daude. Duchamp, berriz, ez da hain erraza. Batzuetan ez zuen margotu ere egiten.
    3 min
  • Zortea
    Nahiz eta New York Knicksen finalek arreta eta emozio handiagoa piztu, hasi da nabaritzen mundiala New Yorken: iragarkiak, trenak margotuta, eta sarrerak. Estreinako partidan Brasil eta Maroko ikusteko 1.700 dolar da merkeena. Eta finala 8.000. Presidenteak berak, ezohiko zentzu komunaren atake batean, esan du berak ez lukeela hainbeste diru ordainduko.
    4 min
  • Fred
    Alokairu-eraikin batean bizi gara. Ehun urte baino gehiago ditu. 1914an eraiki zuten. Maiatzero berritzen dira alokairuak eta, ondorioz, bizilagunak ere bai.
    Guk zortzi urte daramatzagu eraikinean. Europarrak izaki, ez gara erraz etxez aldatzekoak. Behin gustuko etxea aurkituta, eta auzora eginez gero, bada zertarako aldatu?
    4 min

About New Yorkeko munduak

From the publisher's feed

Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi…

More shows like New Yorkeko munduak

Todo Concostrina by SER Podcast

Todo Concostrina

169 Listeners

Un Libro Una Hora by SER Podcast

Un Libro Una Hora

237 Listeners

Criminopatía by Clara Tiscar

Criminopatía

110 Listeners