Gaurko Herriz Herri programan Adunara joan gara. Bertan kokaturik dago Irizar E-Mobility enpresa eta bere ingurumenarekiko kezkaren erakusle den proiektu berri bat hasi dute Emausekin batera. Eserlekuak egiteko erabiltzen den oihalen soberakinekin beste produktu berri batzuk sortzean datza.
Gipuzkoako Kale Nagusian Oihane Sanzekin hitz egin dugu honen inguruan, Irizar enpresako ingurumen saileko arduradunarekin.