Jon eta Jone Irrati nobelaren 5. atalean, elkartu dituen lana gainbegiratzen ari dira bi protagonistak. Jonek administrazioko ingurumen sailean lan egiten du, Jon publizitate bulego batean ari da lanean eta enkarguz egin duten bideoarekiko kritiko ageri da. Egin duten "postalak" ez du islatzen errealitatea, bere iritzirako. Bi muturretan dituzte ikuspuntuak. Eztabaida kritikoa dute gaiaren inguruan.
Jonek, Niko izeneko haurra duela jakin dugu baita ere atal honetan. Sekretuak badaude oraindik bien artean.
Egilea: Koldo Almandoz
Esatariak: Lierni Ibargutxi eta Gorka Etxebeste