SSK# SUMIN, SAMIN & KAOS

Itzal beltzak (ilberria)


Listen Later

-ITZAL BELTZAK (Ilberria)-

Begiak ia itsuak ditut, arratsaldeko eguzkiaren erruz,

hondamen hutsa aurkitzerakoan,

gure herria zegoen lekuan.

Etxeen arrasto belztuak, hezur erraldoien moduan,

geureen sufrimenduaren,

oroigarri bihurtu dira.

Haize hotzean, gau ilunenean,

mendeku oihu bat entzun da !!!

Bukatu da malkoen ordua negarren garaia, bidea inoiz baino luzeagoa baita,

nortasun bat eraiki nahiean, menperatu nahi gaituztenen aurrean.

Behin baten erori ginen arren, ez da berdin gertatuko ez orain eta ez inoiz!

Inguruko muinoetan, ekialde ta hegoan,

ilberriaren babesean, itzalak agertu dira.

Geure bihotzak sutu dira, txalapartaren hotsean,

irri bat dut ezpainetan, prest gaude azkenean...

Itzal beltzak, azkenean, itzal beltzak !!!

...more
View all episodesView all episodes
Download on the App Store

SSK# SUMIN, SAMIN & KAOSBy SSK# SUMIN, SAMIN & KAOS