
Sign up to save your podcasts
Or


Inguruan somatzen zaitut, sua da zure irudia,
txori kanta zure ahotsa, argia zure gorputza,
eguzkia zure irria, euria zure negarra,
gauero entzuten dut zure biziaren garraxia...
Idazten dizkizudan lerro hauekin kontatzera noakizu,
nire burutik pasatako hodei batzu eta bihotzaren zenbait mezu.
Duela hainbat urte heldu nintzen hona ta ez da ezer aldatu,
urteak pasatuz joan dira baina oraindikan ez zaitut zu ahaztu.
Bizirik mantentzen nauen gauza bakarra zure irudia bait da,
nire abestien hots zakarra zure oroimenak sortua da ...
Pareta hauek ezin dute nire kantua gorde,
nire doinua ixiltzen saiatu arren !
Etxera itzultzen naizenean, erakutsiko dizkizut,
gure mendietako zoko guztiak, nirekin ezagutu ditzazun.
Oraindik hainbat urte falta arren, ez dut itxaropena galduko,
ez naiz bizitakoaz damutzen eta ez naiz sekula ere damutuko.
Bizirik mantentzen nauen gauza bakarra zure irudia bait da,
nire abestien hots zakarra zure oroimenak sortua da ...
Pareta hauek ezin dute nire kantua gorde,
nire doinua ixiltzen saiatu arren !
Ur ilunen azalean
gauero doinu hau entzutean
arimak heldu ta dantzan hasten da.
Hildakoen besoetan
bizi izpi bat sentitu nahiean
taupada bakarti baten irrikaz...
From the publisher's feed
SUMIN, SAMIN & KAOS (abestiak)