SSK# SUMIN, SAMIN & KAOS

SSK# SUMIN, SAMIN & KAOS

By SSK# SUMIN, SAMIN & KAOSMusic
Download on the App Store

SSK# SUMIN, SAMIN & KAOS episodes

  • Eskutitza (akustikoa)

    -Eskutitza-

    Idazten dizkizudan lerro hauekin kontatzera noakizu,

    nire burutik pasatako hodei batzu eta bihotzaren zenbait mezu.

    Duela hainbat urte heldu nintzen hona ta ez da ezer aldatu,

    urteak pasatuz joan dira baina oraindikan ez zaitut zu ahaztu.

    Bizirik mantentzen nauen gauza bakarra zure irudia bait da,

    nire abestien hots zakarra zure oroimenak sortua da...

    Pareta hauek ezin dute nire kantua gorde,

    nire doinua ixiltzen saiatu arren !

    Etxera itzultzen naizenean, erakutsiko dizkizut,

    gure mendietako zoko guztiak, nirekin ezagutu ditzazun.

    Oraindik hainbat urte falta arren, ez dut itxaropena galduko,

    ez naiz bizitakoaz damutzen eta ez naiz sekula ere damutuko.

    Bizirik mantentzen nauen gauza bakarra zure irudia bait da,

    nire abestien hots zakarra zure oroimenak sortua da...

    Pareta hauek ezin dute nire kantua gorde,

    nire doinua ixiltzen saiatu arren !

    5 min
  • Abaigar

    -Abaighar-

    Enarek agurtzen dute egun berri bat

    Egaren ur-bazterrak esnatzean.

    Gari soroek urrez apainduko dute

    bailara osoa...

    Ta bertan bada etxe zahar bat, magiaz betea;

    fantasiazko ipuin baten atea.

    Printze galduak, bihotz lapurrak,

    bi hanketan dabiltzan katuak,

    euren patua gaitzesten duten dama gazteak.

    Sekreturen bat gordetzen duten

    dragoi zuriak gainean hegan,

    jolasean, ametsetan...

    Etxearen zaindariak haurrak baino ez dira.

    Euren irribarre ta negarrekin hartzen du bizia.

    Elur ekaitzak, sute latzak izan dira

    atea betirako itxi nahi zutenak,

    baina bere errautsetatik

    harro altxako da berriz!

    Printze galduak, bihotz lapurrak,

    bi hanketan dabiltzan katuak,

    euren patua gaitzesten duten dama gazteak.

    Sekreturen bat gordetzen duten

    dragoi zuriak gainean hegan,

    jolasean, ametsetan... beti...

    4 min
  • Azken agurra (akustikoa)

    -Azken agurra-

    Zaila da hau egitea,

    zaila da denei azken agurra ematea,

    baina heldu da ordua,

    urteak azkar pasa dira,

    bukatu dut bidea.

    Ez begiratu atzera,

    ez dut nere erruz malkorik ixurtzea,

    ahaztu ezazu egun hau,

    nik egingo dudan bezela,

    jarrai zazu aurrera.

    Banoa, ta ez naiz berriz itzuliko,

    hauxe da behin betiko

    azken agurra.

    Ahula daukat bihotza,

    hitzik ezin du egin jada nire ahoak,

    egin azken mesedea,

    bizia dudan artean,

    jarraitu nire alboan.

    Faltan botako dut bizitza,

    mendi hauetako pago eta haritzak,

    zabaldu nire errautsak,

    euskadiko zelaietan,

    haizeak eraman ditzan.

    Banoa, ta ez naiz berriz itzuliko,

    hauxe da behin betiko,

    azken agurra...

    5 min
  • Biziaren garraxia

    -Biziaren garraxia-

    Zure izana nire eskuetan, haizeakin desagertuz,

    malkoak ditut begietan, ta ez zintudan ezagutu.

    Hain ezberdina litzateke nire bizia zurekin,

    zenbaiteraino maite zaitudan ezingo dut inoiz jakin…

    Inguruan somatzen zaitut, nunnahi da zure irudia,

    txori kanta zure ahotsa, argia zure gorputza,

    eguzkia zure irria, euria zure negarra,

    gauero entzuten dut zure biziaren garraxia.

    Hamasei eguneko bizitza, piztu eta itzalia,

    zauri bat ireki zenuen, gure bihotz barrenean,

    ekaitz tximistekin jolastuz, ilargiarekin kantan,

    betiko biziko zera odeien gainetik hegan.

    Inguruan somaitzen zaitut, sua da zure irudia,

    txori kanta zure ahotsa, argia zure gorputza,

    eguzkia zure irria, euria zure negarra,

    gauero entzuten dut zure biziaren garraxia...

    8 min
  • Euskal Country bat

    -Euskal Country bat-

    Euskal kountry bat kantatzera goaz, kantatu zuek gurekin,

    hanka ta besoak mugituz batera guztiok elkarrekin. (bis)

    Nahiz ta afaldu guztiak gosez, denak politak eta hain eder

    saiatu arren Ane eta Asier, ez dute lortuko ezer.

    Euskal kountry bat...

    Dantza utzita eliz aldean, bikote bat hor dago aparte,

    itzal txokoan, jo eta ke, ze kristo zabiltzate!

    Trikitrixa ondoren, mantso, mantso,

    besotan hartzeko makina bat asto...

    Oheratzeko ordua musika bukatzen denean,

    gelan argiak itzaltzean,

    berriketan azaltzen zaizkigu maitia,

    gairik xelebreenak.

    Zein polita den maite detena, esan dio batek besteari,

    zer esaten dek? ixil hadi.

    Niretzako da hori...

    3 min
  • Abaigar & FalconCrest

    -Abaighar & FalconCrest-

    Soldaduskan ez gaude ala ta guztiz ere bederatzitarako trikitrixa

    entzun orduko danak utzi zuen sabanak ta komunera egitera pixa

    goiza pasa ondoren, bazkaltzera ondoen, zein bazkari ona dugun gainera

    eta arratsaldetan askari orduetan zakarrontzietan bota paperak...

    ohhh... etorri den ume banda

    ohhh... ez da egongo etzanda

    ohhh... aurtengo lehenengo txandan

    askara joango da desfasatzen dana...

    Dultze meneorako prestatzen direlako gau epeletan horrenbeste amets

    norekin ibili gaur buruhausten hainbat haur udalekuak dirudi Falcon Crest.

    Eguna festan pasa ta heldu da arratsa hamaiketarako denak etxera

    Hankak ta hortzak garbi ohera igo hadi hire enborra deskansatutzera...

    ohhh... etorri den ume banda

    ohhh... ez da egongo etzanda

    ohhh... aurtengo bigarren txandan

    askara joango da desfasatzen dana...

    ohhh... etorri den ume banda

    ohhh... ez da egongo etzanda

    ohhh... aurtengo hirugarren txandan

    askara joango da desfasatzen dana...

    2 min
  • Sorgin gaua

    -Sorgin gaua-

    Eguzki amandrea, sartu da pagoen artetik,

    eguzki amandrea, sartu zaigu mendebaldetik,

    sorgin gaua...

    Ilargi amandrea, bi lainoren artetik jausi,

    ilargi anderea, zeru zabalean nagusi,

    sorgin gaua...

    Kanpai hotsa entzun da, herriko eleiza zaharrean,

    kanpai hotsa entzun da, oihartzun egin du gauean,

    sorgin gaua...

    Hontzak oihu egin du,

    sorgin gaua...

    3 min
  • Ametsen lurrean

    -Ametsen lurrean-

    Kristalezko harresiak zaintzen nauen bitartian, hitz baten bila.

    Estutzen nauten kateak puskatzeko adorea, noiz bilduko zain.

    Desioz idatzia izan den historia kontatzeko hotsa, noiz irtengo zait?

    Nire ametsen lurrean, infernuaren atean, pretsatzen den guda...

    Bi ejerzitok osatua, nire bildurrak sortua, laister hasiko da.

    Asko daukat galtzeko; gehiago irabazteko; egin dut aukera!

    Zalantzaren munstro basatia, arkume larruz jantzia,

    azken pausu bat ematea, eragozten agertzen zait.

    Neguko arrats izoztuan, hiltzerik ez daukan sua,

    nire arma bakarra bihurtzen da...

    Ametsen lurrean...

    4 min
  • Finn (akustikoa)

    -Finn-

    Bere momentua iristean,

    haur joko batek hautatua izan dela aitortzeak

    malkoz bete ditu bere begiak.

    Agur ama, agur aita, urruneko guda baten aspalditik galdua,

    agur dama, atzean utzi beharreko laguna...

    Ez bildur izan anaia gaztea,

    gaitzetsi ekaitz ahotsen eskeintza,

    izarren artetik zainduko baitzaitut nik

    Zazpi Erregeekin.

    Zuk ez bezela, nik badut patu bat

    Aspaldi idatzia izan dena.

    Izarren artetik agurtzen zaitut nik

    Zazpi Erregeekin.

    Bide luzeena egitera noa

    Zazpi Erregeekin...

    3 min
  • Biziaren garraxia (akustikoa)

    -Biziaren garraxia-

    Zure izana nire eskuetan, haizeakin desagertuz,

    malkoak ditut begietan, ta ez zintudan ezagutu.

    Hain ezberdina litzateke nire bizia zurekin,

    zenbaiteraino maite zaitudan ezingo dut inoiz jakin…

    Inguruan somatzen zaitut, nunahi da zure irudia,

    txori kanta zure ahotsa, argia zure gorputza,

    eguzkia zure irria, euria zure negarra,

    gauero entzuten dut zure biziaren garraxia.

    Hamasei eguneko bizitza, piztu eta itzalia,

    zauri bat ireki zenuen, gure bihotz barrenean,

    ekaitz tximistekin jolastuz, ilargiarekin kantan,

    betiko biziko zera odeien gainetik hegan.

    Inguruan somaitzen zaitut, sua da zure irudia,

    txori kanta zure ahotsa, argia zure gorputza,

    eguzkia zure irria, euria zure negarra,

    gauero entzuten dut zure biziaren garraxia...

    5 min

About SSK# SUMIN, SAMIN & KAOS

From the publisher's feed

SUMIN, SAMIN & KAOS (abestiak)