Sign up to save your podcastsEmail addressPasswordRegisterOrContinue with GoogleAlready have an account? Log in here.
Iban Garcia eta Maite Azpiazu ama-semeek, beraien bizipenetatik abiatuz, eguneroko gaiei buruz hitz egiten digute, beraien umore bizia lagun dutela. Atal bakoitzean, gai ezberdin baten inguruan arituk... more
November 09, 20232. Sare sozialak eta Twin Melody bikoaSare sozialen inguruan aritu dira Iban Garcia influencerra eta Maite Azpiazu, bere ama. Nola bizi ote ditu bakoitzak sare sozialak?Denok ere, geroz eta ordu gehiago ematen dugu pantaila aurrean. Zertarako balio dute? Onik egiten al digute? Zer da sareek eman dieten onena eta txarrena? Ibanek Aitana eta Paula Etxeberria bere lagunak gonbidatu ditu podcastera, Twin Melody bikotearen sekretuak ezagutzeko asmoz.Bestalde, egunerokotasunari helduz, ama-semeek arrandegi batera deitu dute hango berri ikasteko. Beti ere, umorea lagun!...more26minPlay
November 02, 20231. Maitasuna eta Mikel Perez Artola"Iufi!" podcastaren lehenengo atalean maitasunaren gaia landu dute Iban Garcia eta Maite Azpiazu ama-semeek; zirrikitu guztietatik landu ere. Zer da maitasuna? Nor maitatu dezakegu? Iban sekula maitemindu al da? Maitek atzera egiterik izango balu, aldatuko al luke zerbait?Mikel Perez Artola, entrenatzaile pertsonala eta Conquis realityko irabazlea da atal honetako gonbidatua. Mikelek maitasunean duen esperientzia eta bere sekreturik ezkutukoenak azaldu dizkigu.Gainera, Maitek bere kontsultorioko ateak zabaldu dizkie jarraitzaileei haien zalantzak entzun eta erantzuna emateko asmoz. Jakina, dena umorez josita!...more29minPlay
October 31, 20230. Iufi! podcasta eta bideopodcasta, Iban Garcia eta Maite AzpiazurekinIban Garcia instagramer ezagunak eta Maite Azpiazu bere amak, beren bizipenetatik abiatuz, umoretik aztertzen dituzte eguneroko gaiak: sare sozialak, maitasuna edota bizilegunekiko harremanak, besteak beste. Podcasta osatuko duten zortzi ataletan zehar, gai ezberdinak aztertzen dituzte banan-bana eta gonbidatu esanguratsuak ekarriko dituzte proposatzen den gaiean sakontzeko. Freskotasunez, gairik ohikoenei txispa eta umorea ateratzen diote Ibanek eta Maitek....more1minPlay