Zientzia

Jatorrizko pinguinoak gizakiok akabatu genituen XIX.mendean


Listen Later

Pinguinus Impennis, edo Pottorro Erraldoiak dira jatorrizko pinguinoak. Ipar hemisferioko itsas hegaztiak ziren. Azken aleak Ternua-n ikusi zituzten  1852. urtean. Uxune Martinez-ek dio gizakiok akabatu genituela; arrantzaleek itsasoan jakia izateko arraultzak kendu eta ehizatu egiten zituzten, eta ale bakanak geratzear zirenean animalia exotiko gisara saldu zirelako. Hego Hemisferioan bizi diren gaur egungo "pinguinoak" ez dira familia berekoak, Esfenizidoen taldekoak dira, askoz txikiagoak , baina Antzeko "jazkera" txuri beltza dute eta garapena izan dutenez Pinguino gisara bataiatu ditugu. 
Eneko Axpek berriz, kalamuaren kontsumoak nerabeen burmuinean duen eraginari buruzko nazioarteko ikerketa aipatu du. Frantzia, Ingalaterra, Irlanda eta Alemaniako 799 neraberi 15 eta 19 urte artean jarraipena eginda, ondorioztatu dute Cannabis-ak aldatu egin dezakeela garatzen ari den nerabeen burmuina , batez ere erabakiak hartzeko aldean. Kopetako cortex-a azkarrago arintzen da substantzia hauek kontsumitzen dituzten nerabeen artean.
...more
View all episodesView all episodes
Download on the App Store

ZientziaBy EITB Radio Televisión Pública Vasca