Jokoan

Jokoan

By Ramon BasalduaSports
Download on the App Store

Jokoan episodes

  • MIkel Bizkarra: "Inoiz ez neban imaginatuko 15 denboraldi egingo nebazanik txirrindularitza profesionalean"
    Mikel Bizkarra izan dogu Jokoan irratsaioan. Mañarian jaiotako txirrindulari bizkaitarrak amaiera emon deutso bere ibilbide profesionalari, tropelean 15 denboraldi emon ostean. Bere azken lasterketa Veneto Classic izan da, Italian, eta bertan esan eutsan agur txirrindularitza profesionalari, beti euskal taldeegaz lotuta ibili ostean, Orbea, Euskadi Murias edota Euskaltel-Euskadi moduko taldeetan.
    Eskalatzailea, langilea eta esfortsuaren adibidea izan da. Bizkarrak Aragoiko Itzulian etapa garaipen bategaz, Espainiako Vueltan bost aldiz parte hartuta eta, batez be, txirrindularitza munduan pilatutako esperientzia handi batekin emon deutso amaierea. Pelotoian be oso maitatua izan da. Horren erakusle izan zan, Veneto Classicaren aurretik, tropelak egin eutsan ohorezko pasilloa. 
    Guk dortsalaren atzean dagoen Mikel ezagutu nahi izan dogu: sakrifizioak, pozak, kirol honek erakutsi deutsazan balioak, eta txirrindulari profesional izateko ametsa bete ostean etapa berri baten hasierea. Telebistaz ez dogu ikusiko, baina gure errepideetan kilometroak egiten jarraituko dauela aitortu deusku.
    1 min
  • Nagore Martinek lortu dau garaipena Euskal selekzinoaren debutean
    Euskal pelota selekzinoak atzo debutau eban Munduko Txapelketa baten. Nagore Martinek ondo hautsi eban izotza, berak esan eban moduan. Debuta eta euskal selekzinoarentzako lehenengo garaipena lortu eban Espainiaren kontra, Maider Ardanaz nafarraren kontra, hain zuzen.
    Buenos Airesen, 30 metroko Cenard frontoian, jokatu zan emakumezkoen gomazko pelotako modalidadeko lehenengo partidu hori. Argentinan dago Oier Zearra, Euskal Pilota Federakuntzako Zuzendaritza Batzordeko kidea eta pelotari ohia. Beragaz egin dogu berba Jokoan irratsaioan.
    Munduko Pelota txapelketako partiduak www.youtube.com/@pelotatvcapoficial helbidean jarraitu ahal dira.
    1 min
  • Ibone Bengoetxea, Eusko jaurlaritzako lehendakariordeak Euskadiko Pilota Selekzioa hartu dau Buenos Airesen
    Euskadiko pelota selekzioko berrogeta bat pelotari Argentinan dagoz munduko txapelketan parte hartzeko. Hamahiru modalidadetan lehiatuko dira: parapelotan, ezker orman eta trinketean. Eta pelotari horreekaz bederatzi hautatzaile eta laguntzaile dagoz. Ibone Bengoetxea, Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu euskal selekzionoko ordezkariak batu da Buenos Aireseko Laurak Bat euskal etxean.
    Berrogeta lau metroko frontoian zesta puntako lehiak jokatuko dira gizonezkoetan eta emakumezkoetan. Hogeta hamasei metroko frontoi laburrean zesta punta gizonetan eta emakumezkoen eskuzko lehia, paleta narruzko peloteagaz, pala laburra eta parapelotea. Azkenik, hogeta hamar metroko frontoian gomazko paletako partiduak gizonezkoetan zein emakumezkoetan. Azkenik frontball, trinketea, share eta parapelotea.
    Berrogeta lau metroko frontoian zestan emakumezkoetan Ander Bilbao da hautatzailea eta pelotariak Elaia Gojenola eta Maia Goikoetxea berriatuarrak eta Maite Ortiz de Mendibil eta Eneritz Lizardi. Berrogeta hamalau metroko frontoian Einaut Urreisti, Jon Ibarluzea, Unai Lekerikabeaskoa eta Xabi Barandika izango dira gure ordezkariak. Aritz Erkiaga eta Ortzi aldazabalek jokatuko dabe hogetamasei metroko frontoian.
    Emakumezkoetan, hogeta hamasei metroko frontoian, Elena Barrenetxea durangarra eta Maialen Aldazabal berriatuarra lehiatuko dira. Eskuz gizonezkoetan sei pelotarik jokatuko dabe Iraitz Olaetxea hautatzailearen aginduetara: Beñat Asketa, Beñat Garmendia, Eki Irribarria, Eñaut Lizeaga, Gaizka Karregal eta Oier Elorz.
    Paletan Salba Lizardi eta Iñaki Peluaga dira hautatzaileak eta laguntzailea Patxi Zizkar eta hautatutako lau pelotariak, Ander Landeta, Ibai Perez, Iñaki Urrutia eta Markel Sierra. Pala laburrean, Jagoba Madariaga, Esteban Gaubeka, Iker Gordon eta Imanol Ibañez. Eta parapelotan, Mikel Merino hautatzaile dala, Beñat Lizaso, Sergio Rodríguez, German Luis Elkoro eta Edorta de Anta. Hogeta hamar metroko frontoian gomazko paletan, Julen Loidi eta Unai Sagarzazu ariko dira, eta emakumezkoetan Amaia Irazustabarrena eta Nagore Martin. Mikel Rafael da hautatzailea front ballenean eta pelotariak, emakumezkoetan Miren Larrarte eta Olatz Arrizabalaga eta gizonezketan Julen Alberdi eta Mikel Aurrekoetxea. Azkenik, trinketean, sarean, Mikel Uzkudun da hautatzailea eta Oier Iturbe, Xuban Lopetegi eta Markel Mujika parte hartzaileak. Eta parapelotan, Beñat Lizaso, Sergio Rodríguez, Germán Luis El Koro eta Edorta Deanta.
    Eguaztenean hasiko da munduko txapelketa eta lehenengo partiduan, bertako ordubietan (hemengo arratsaldeko zazpiretan) hogeta hamar metroko frontoian paleta goma emakumezkoetan Euskadi eta Espainia izango dira aurrez aurre. Eta paleta goma gizonezkoetan Mexiko eta Euskadiren arteko partidua jokatuko da arratsaldeko lauretan. Oier Zearra, Euskal federazinoko ordezkariagaz egin dogu berba Jokoan tartean
     
    1 min
  • Elordi, Altuna eta Artolagaz egin dogu berba txapelketearen aurkezpenean
    Aitor Elordi eta Larrazabalek datorren barikuan Durangoko Ezkurdi frontoian jokatuko daben partiduak emongo deutso hasierea Lau eta Erdiko txapelketeari. Hamabi pelotarik hartuko dabe parte. Artola, Jaka, Larrazabal, Laso, Peña II eta Senar izango dira Baiko enpresako ordezkariak, eta Altuna III, Dario, Elordi, Ezkurdia, Peio Etxeberria eta Zabala Aspekoak.
    Arestian esan bezala, barikuan hasiko da txapelketea Durangon Aitor Elordi eta Larrazabalen arteko lehiagaz, A moltsoko final zortzirenetako lehen kanporaketan. Bigarrena, Dariok eta Senar gazteak jokatuko dabe domekan Lekunberriko frontoian. Partidu bi honeetako irabazleek final laurenetako ligatxoa jokatuko dabe Ezkurdia eta Peio Etxeberriagaz batera.
    B moltsoari jagokonez, Jaka eta Laso izango dira aurrez aurre domekan Iruñeko Labriten, eta Artolak eta Peña bigarrenak astelehenean jokatuko dabe Tolosako Beotibarren. Irabazle biek, Altuna eta Zabala eukiko dabez zain final laurenetako ligatxoan.
    Bilboko Bizkaia frontoian eta Zornotzakoan final laurenetako ligatxoko partidu bi jokatuko dira. Lehenengoa, urriaren 17an Bilbon, B multzoaren barruan. Egun bat lehenago, urriaren 16an Ezkurdia eta Peio Etxeberrria nor baino nor lehiatuko dira Zornotzan. Ligatxoko hirugarren jardunaldiko partidu bat be jokatuko da urriaren 31n Bilboko Bizkaia frontoian. Finalaurreko biak Donostian eta Gasteizen jokatuko dira eta final nagusia Bilbon, zemendiaren 22an.
    1 min
  • Athleticeko jokalariari bizimodua goitik behera aldatu jako urtebeteren buruan
    Beñat Gerenabarrenari bizimodua goitik behera aldatu jako urtebeteren buruan. Igazko udan itxita joan zan bigarren mailako Castello taldera. Bertan denporaldi bikaina egin ostean, Athleticera itzuli da eta leku bat lortu dau Edin Terzicen hamaikakoan. Jokalari lekeitiarra ezin pozago dago eta konfiantza handia dauka taldean. Gerenabarrena seguru dago emaitza onak etorriko dirala, denporaldi hasierean nahi bezain ona izan ez dala aitortu arren.
    Lekeitiar bete betekoa da, itsasoa eta mendia buztartzen dauzen familiako semea. Lekeitioko hondartzetan hasi zan jokatzen eta handik Ondarroako Aurrerara joan zan, Lezamarako bidea hartu aurretik. Harreman ona dauka taldekideekaz, baina bereziki goraipatu egiten dau Iñigo Ruiz de Galarreta. Taldekide eredugarria dala dino eta eskertu egiten dau eibartarrak emon deutson laguntzea. Euskerea da bere ama hizkuntzea eta gogoan ditu Lezamara iritsi zaneko uneak. “Urduritu egiten nintzan batzarretan ez nebalako gaztelerea ondo ulertzen”. Oso gustora egon gara beragaz berbetan Lezaman.
    1 min
  • Deustuko traineruak bigarrenez hartuko dau parte Eusko Label Ligara igoteko play offean
    Estropada bi geratzen dira traineru denporaldiari amaierea emoteko. Datorren zapatuan Bermeon jokatuko da lehenengoa eta bigarrena Domekan Portugaleten. Atzean geratuko da maiatzaren 31an hasi zan lehiaketea.

    Eusko Label Ligan, Orio dagoeneko txapelduna da, horretan ez dago zalantzarik. Bigarren postua Zierbenarentzat izango da eta gero, Bermeo eta Getaria dabilz hirugarren posturako borrokan, Donostiarra eta Hondarribia bosgarrena eskuratzeko lehian, eta Lekittarra eta Ondarroa sailkapeneko zazpigarren lekuaren bila.

    Baina astegoienekon estropada biak Bizkaiko traineru batentzat dira garrantzitsuak batez be, Deusturentzat hain zuzen be. Bilboko traineruak Eusko Label Ligara igoteko play offean hartuko dau parte Ares, Zarautz, Cabo eta Tiranekin batera. Deustuk denporaldi bikaina egin dau zortzi bandera irabazi eta ligako txapela eskuratuta. Aitor Alzibar entrenatzaileagaz egin dogu berba Jokoan kirol tartean eta ekipoarengan daukan konfiantzea azpimarratu deusku. Alzibar seguru dago Tomaterak bere mailarik onena emongo dauela zapatuan Bermeon eta domekan Portugaleten.

     
    1 min
  • 'Tomatera'-k Eusko Label Ligara igoteko playoffa jokatuko dau ezustekorik egon ezean
    Deustura osterea egin dogu asteon Jokoan irratsaioan. Izan be, Tomatera ontzia KAE-1 ligako liderra da, estropada biren faltan. Beraz, oso bideratuta dauka Eusko Label Ligara igoteko playoffa jokatzeko txartela traineru bizkaitarrak. Horren harira, Aitor Altzibar, Deustu Arraun Taldeko entrenatzaileagaz berba egiteko aukerea izan dogu. Altzibar oso pozik agertu jaku orain arte lortutako emaitzekaz eta autortu deusku ez ebala espero hain goian egotea denporaldi hasieran.
    Izan be, Deustuk 159 puntu eskuratu ditu dagoeneko aurtengo denporaldian. Halanda be, lehia oso estua dauka Zarauzko Enbatagaz. Zarautzek 157 puntu ditu, Deustuk baino puntu bi gitxiago bakarrik. Pasa dan zapatuko estropadan, bigarren amaitu eban Deustuk Castro-Urdialesen, Zarautzen atzetik 11 segundora. Datorren astegoienari begira, Zarautzen izango da KAE-1 liga zapatuan eta Bilbon hurrengo egunean.
    Esan dogun lez, KAE-1 ligara igoteko playoffa jokatuko dau Deustu Arraun Taldeak, ezusteko erraldoirik egon ezean. Litekeena da Zarautz eta Cabo egotea aurkarien artean. Beste plaza biak argitzeke dagoz. Eusko Label Ligan Ares eta Chapela azken postua ekidin eta playoffa jokatzeko burrukan murgilduta dagoz. Azken plazari jagokonez, puntu bakarreko aldea dago Tiran eta Samertolameuren artean Galiziako ligan Tiranen alde. Beraz, oso fin ibili beharko da traineru bizkaitarra datorren denporaldian arraunaren elitearen parte izateko: "Beste pausu bat emon behar dogu igoteko aukerak izateko".
    1 min
  • Denporaldi honetan jokatu diran estropada guztiak irabazi dauz Arraun Lagunakeko emakumezkoen traineruak
    Euskotren Ligan lehiatzen diran zortzi traineruetatik bat bera be ez da Bizkaikoa. Halandabe, badira Bizkaiko arraunlari batzuk emakumezkoen gorengo mailako traineruetan. Arraun Lagunak, aurreko denporaldian ligea eta Kontxa irabazi ebazan traineruan, ondarrutar bi, Mar Larrea eta Nagore Osoro patroia, lekeitiar bat, Jule Arkotxa eta elantxobetar bat, Zuberoa Egurrola dabilz arraunean.
    Zuberoa Deustuko traineruan hasi zan eta bertan lau denporaldi egin ostean, Hondarribiara joan zan Euskotren Ligan lehiatzera. Urtebetez ibili zan Ama Guadalupekoan eta handik Donostiara joan zan, Arraun Lagunak taldera. Aurten bigarren denporaldia betetzen dabil Juan Mar Etxaberen aginduetara eta igaz lez Euskotren Ligako trainerurik indartsuena dala erakusten dabil Lugañene ontzia. Zuberoa Egurrolagaz egin dogu berba Jokoan kirol tartean. Gustora dago Arraun Lagunaken baina beharrean segiduten dau Elantxobeko arraun taldean urte gitxira emakumezkoen trainerua atarateko asmoagaz.
    11 min
  • Lehen jardunaldian gertatutakoa aztertu dogu Jokoan tarteko arraun tertulian
    Ez zan ezustekorik egon Eusko Label Ligako lehen jardunaldian, eta Oriok, faborito nagusiak, nagusitasunez irabazi eutsen aurkariei Madrilgo Riosequilloko urtegian jokatutako erlojupeko estropadan. Traineru horia arerioak baino azkarrago ibili zan, eta ia zortzi segundoko aldea lortu eban Zierbena eta Donostiarrarekiko. Bermeo-Urdaibaik laugarren postuarekin konformatu behar izan eban, hamar segunduko zigorra jasota ganera. Sailkapeneko azken bi postuak saihesteko borrokan, Galiziako ordezkari biak, Chapela eta Ares, izan ziran kaltetuenak. Isuntza ondo hasi zan baina hamargarren geratu zan azken sailkapenean, Santurtziren atzetik; Ondarroa, zortzigarren geratu zan, zazpigarren postutik ehunen batzuetara.
    Eusko Label Ligako lehen estropadan gertatutakoa aztertu dogu Jokoan kirol tartean Iurgi Gorostiza Isuntzako arraunlaria, Iñaki Goikoetxea Bermeo-Urdaibaiko arraunlaria, eta Josu Elu Ondarroako zuzendaritza batzordeko kidea eta arraunlari ohiagaz.
    9 min
  • Astilleroko errekan jokatuko da lehen estropadea zapatuan, eta Pasaian jokatuko da bigarren bigarren jardunaldia domekan
    Emakumezkoen Traineru Elkarteak antolatzen dauen ligako lehen estropadak jokatuko dira datorren astegoienean. Zapatuan erlojupekoa jokatuko da Astilleroko errekan eta domekan Pasaiako eremuan jokatuko da bigarren jardunaldiko estropadea. Bizkaiko bost traineru lehiatuko dira aurten emakumezkoen bigarren mailan: Kaiku, Deusto, Ondarroa, Isuntza eta Portugalete.
    Bizkaia Irratiko Jokoan kirol tartean bost traineruetako ordezkariekaz egin dogu berba. Iker Cortes Ondarroako entrenatzailea, Ainhoa Escobal Kaikuko arraunlaria, Peter Zendoia Isuntzako entrenatzailea, eta Leire Belasko Portugaleteko arraunlariaren eretxiak entzun doguz. Orain arte egindako estropaden ganeko balorazinoa eskatu deutsogu eta denporaldirako ipini dituen helburuak be kontatu deuskuez.
    18 min

About Jokoan

From the publisher's feed

Kirolari eskeinitako irratsaioa, Athletic nagusi dala. Egunero talde zurigorriaren gorabeheren errepasoa, gizonezko zein emakumezko taldeena. Gainerako kirolak ahaztu barik, sasoian sasoikoa: pelotea, saskibaloia, txirrindularitzea, arrauna…