
Sign up to save your podcasts
Or


Zortzi bikote lehiatuko dira: Baikotik Artola-Albisu, Jaka-Mariezkurrena, Larrazabal-Iztueta, eta Laso-Landa; eta Aspetik, Altuna-Ezkurdia (barriro be Joseba Ezkurdiak atzelari lez jokatuko dau), Elordi-Zabaleta, Peio Etxeberria-Martija eta Zabala-Rezusta.
Hamalau partidu jokatuko dabez lehenengo ligatxoan, zazpi lehenengo itzulian eta beste zazpi bigarrenean. Ligatxo horretako lehenengo sailkatu biak final aurrekoetako ligatxoan sartuko dira, eta gero, hirugarrenak laugarrenaren aurka jokatuko dau eta bosgarrenak seigarrenaren aurka. Hirugarren eta laugarrenaren arteko partiduko irabazlea zuzenean sailkatuko da final aurrekoetarako, eta galtzaileak beste aukera bat eukiko da bosgarren eta seigarrenaren arteko partiduko irabazlearen aurka.
Gaur, Jokoan irratsaioan hipikearen gaur egungo egoeraren eta datozen erronken iguruan berba egin dogu Ibon Alberdi Sanchezegaz.
Hipika Federazinoaren hurrengo lehiaketak, Bizkaiko klubek antolatzen dabezan jarduerak eta Eskola Kirolak umeen artean hipikea sustatzeko daukan garrantziari buruz berba egin dogu gaurko alkarrizketan. BECen egingo dan Bizkaia Kirol Jaian hipikeak izango dauan lekua be jakin dogu.
Eusko Label Ligan, Orio dagoeneko txapelduna da, horretan ez dago zalantzarik. Bigarren postua Zierbenarentzat izango da eta gero, Bermeo eta Getaria dabilz hirugarren posturako borrokan, Donostiarra eta Hondarribia bosgarrena eskuratzeko lehian, eta Lekittarra eta Ondarroa sailkapeneko zazpigarren lekuaren bila.
Baina astegoienekon estropada biak Bizkaiko traineru batentzat dira garrantzitsuak batez be, Deusturentzat hain zuzen be. Bilboko traineruak Eusko Label Ligara igoteko play offean hartuko dau parte Ares, Zarautz, Cabo eta Tiranekin batera. Deustuk denporaldi bikaina egin dau zortzi bandera irabazi eta ligako txapela eskuratuta. Aitor Alzibar entrenatzaileagaz egin dogu berba Jokoan kirol tartean eta ekipoarengan daukan konfiantzea azpimarratu deusku. Alzibar seguru dago Tomaterak bere mailarik onena emongo dauela zapatuan Bermeon eta domekan Portugaleten.