Juxtu-juxtu

Juxtu-juxtu

By GUAU | EITB AudioSociety & Culture
Download on the App Store

Juxtu-juxtu episodes

  • Ikasgunea
    Janirek 15-16 urte zituenetik sarritan erabiltzen du Ikasgunea izeneko online plataforma. Bertan ikaslearen informazio akademiko guztia kontsulta daiteke, hau da, notak, baina baita beken edo matrikulen inguruko datuak ere. Oso erabilgarria iruditzen zaio Janireri, eta horregatik, beti aholkatu izan du. Hori bai, unibertsitatez kanpoko ikasleei bideratua dago.
    11 min
  • Doako plataformak
    Etxeko-lanak egiteko ere, audioren bat behar du Janirek, eta autoan beti zerbait entzuten joaten da.Horregatik, atal honetan, doako hainbat plataforma aipatuko ditu. Filmak doan ikusteko moduak azalduko ditu, eta hizkuntzak ikasteko aukerak ere bai. Gainera, EITBren ingurukoei erreparatuko die: GUAU, Primeran, ETB ON…
    12 min
  • Soldata erdia autobidean ez xahutzeko
    Janirek eta bere lagunek beti izan dute Gipuzkoara juergan joateko ohitura, eta orain, bikotekidea gipuzkoarra duenez, joan-etorria garesti ateratzen zaio. Autobidean soldataren erdia uzten zuela ikusirik, derrigorrez ikasi behar izan du VIA-Tren abantailak erabiltzen. Nola atera, nola erabili eta diru-laguntzak baliatzeko aholkuak eskaini dizkigu “Juxtu-juxtu” saioan.
    12 min
  • Harpidetzak kendu
    Janirek bestelako garbiketa egin du: plataforma, aplikazio eta web orriak gainbegiratu, eta batzuk kentzea erabaki du. Hasieran debalde hartu zituen, baina gero ordaintzen hasi, eta orain diru dezente ordaintzen ari dela konturatu da. Gainera, batzuk ez ditu erabili ere egiten! Zeintzuk kenduko ditu?
    11 min
  • Auto berria erosten
    Janirek auto berria erosi du bikotearekin. Nola egingo du 24.000 euro balio dituen autoa ordaintzeko? Izan ere, 541 euro ordaindu beharko ditu hilero. Diru asko denez, ezinbestekoa plangintza egitea. Kalkulagailua hartu, eta kontuak egingo ditu Janirek. Juxtu-juxtu ibiliko da, baina posible ikusten du autoa ordaintzea.
    11 min
  • Auto baten gastuak
    Janire aulestiarra da, eta autobusa bi orduz behin pasatzen denez, aspalditik autoz ere mugitzen da. Hala ere, gastu handi dela, aitaren autoarekin ibili da orain arte. Hori bai, konturatu da zenbateko gastua duen auto batek. Asegurua dela, garajeko gastuak… zulo bat izan daiteke autoa edukitzea.
    12 min
  • Arropak saltzen. Zer egin erabiltzen ez ditugun arropekin?
    Janirek adikzio bat aitortu digu: arropak erostea maite du. Erosi bai, baina sarritan jantzi ez, estreinatu gabe utzi eta baita ahaztu ere. Hori xahutzea denez, erabaki batzuk hartu ditu: batetik, arropa berririk ez erostea, dauzkan erdiak saldu arte, eta, bestetik, erosi eta hilabetean ipini ez duena dendara itzuli.Bigarren eskuko arropa saltzeko plataformetan izandako istorio bitxiak ere kontatu dizkigu. Gizon batek, erabilitako soineko bat erosi zion, eta, gainera, ez garbitzeko eskatu zion. Nola bidali ote zion?
    12 min
  • Gaztea zara eta uda da
    “Verano Joven” programari esker, udan merke-merke bidaiatzeko aukera izaten dute 18-30 urte bitarteko gazteek. Janireren lagun batek, esaterako, 10 euroren truke egin du joan-etorria Madrilera autobusez, eta Donostiatik Bilbora 2 euro ordainduta. Treneko bidaiak ere sartzen dira programa honetan, eta uztailetik irailera da baliagarria.
    9 min
  • Irakurri
    Zaletasun ederra da irakurtzea, berez. Baina diruz juxtu gabiltzanean, irakurketak beste mundu batzuetara bidaiatzeko aukera ematen du, abenturak bizi, gauza berriak ikasi … eta batez ere merke!Online zerbitzua eskaintzen du e-liburutegiak. Era berean, debalde da liburutegi publikoen sarea, eta liburu-trukea egiteko lekuak ere badaude. Beraz, Juxtu-juxtu zabiltzala esatea ez da aitzakia irakurtzeko.Irakurri eta gozatuko duzu!
    12 min
  • Kuadrillan botea jartzea
    Kuadrilletan, lagunartean, zein bikoteen artean, batzuetan gorabeherak sortzen dira ordaintzerako orduan. Poteorako, asteburu pasa joandakoan zein afari baterako botea jartzerakoan arazoak sortu ohi dira: batzuek alkohola edaten dute, besteek ura nahiago. Komeriak izaten dira ordaintzeko unean, eta batzuetan izaten da botea jartzerakoan “galdu” egiten denik ere.Horrelako haserreak edo gaizki ulertuak ekiditeko badira hainbat aplikazio, adibidez: Tricount.
    11 min

About Juxtu-juxtu

From the publisher's feed

"Juxtu-juxtu" gazteei zuzendutako podcasta da, egunerokoan lagungarri izan daitezkeen aholku praktikoak eta baliabide erabilgarriak eskaintzeko sortua. Janire Atxurraren eskutik, dirua aurrezteko,…