Juxtu-juxtu

Juxtu-juxtu

By GUAU | EITB AudioSociety & Culture
Download on the App Store

All Juxtu-juxtu episodes

  • Hainbat aholku, hainbat aburu
    Zenbat aholku eman dizkigun Janirek! Horregatik, laburpen bat ez da gaizki etorriko. Hamar aholkutan dirua nola aurreztu kontatu digu atal honetan. Etxetresna elektrikoak noiz martxan ipini gogoratu du, edo itsulapiko baten onurak aipatu ditu. Aholku guztiak baina ez dira etikoki gomendagarriak. Zer eta, gurasoen etxera janaria “lapurtzera” joatea proposatu du. Norberak jakin dezala zein gomendio onartu, eta zeintzuk ez.
    12 min
  • Kirola merke egin
    Kirola merke, edo ezer ordaindu gabe egitea posible dela erakutsiko digu Janirek. Ez da derrigorrezkoa hilean 80 euro edo gehiago ordaintzea kirola egin ahal izateko. Janirek, baina, garai batean eman zuen izena gimnasio batean, eta bertan pasarte deseroso bat bizi behar izan zuen kirola egiten ari zen gizon batekin.Orain, aire librean kirola egiteari ekin dio: merke eta osasungarri. Eta zuk, nola egiten dugu kirola?
    13 min
  • Australiara lanera eta oporretara joateko
    Euskal Herria polita eta ederra da baina gero eta jende gehiago joaten da atzerria ikasketak amaitzera, masterren bat egitera edo praktikak egitera. Guztion buruan Erasmus programa badago ere, badira beste aukera batzuk, esaterako: Australiara joateko Work and Holiday aukera. Janirek lehengusinari deitu dio, Australiara iritsi baita lan egiteko asmoarekin.
    13 min
  • Printzesa bat baratzean
    Baratzarekin diru asko aurreztu daitekeela garbi geratu zaio Janireri. Baina, denek ez dute ortua egiteko aukera, eta uzta txikiagoa izaten bada ere, etxeko balkoian baratza txiki bat jar daiteke diru askorik xahutu gabe. Hori bai, Janire hobe isilik, perrexila ere ez baitzaio ateratzen! Baina zorteduna da, mutil-lagunak baratza baitu. Hark erakutsiko ote dio printzesaz jantzita baratzera joan den neska-lagunari!
    12 min
  • Bidaiatu, jan eta lo egin merke
    Europan merke nola bidaiatu azalduko digu Janirek. Hegazkineko txartel merkeak lortzeko Skyscanner erabiltzea proposatu du. Baina aplikazio gehiago ere badira autobusean edo autoan ibitzeko, merke jateko, arropak garbitzeko eta beste kontu batzuetarako. Horregatik, guztiak ezagutzea komeni da. Bidaian joaten denean, komunekin duen arazoa ere aipatu du Janirek, inolako sekreturik gabe.
    12 min
  • Ikasgunea
    Janirek 15-16 urte zituenetik sarritan erabiltzen du Ikasgunea izeneko online plataforma. Bertan ikaslearen informazio akademiko guztia kontsulta daiteke, hau da, notak, baina baita beken edo matrikulen inguruko datuak ere. Oso erabilgarria iruditzen zaio Janireri, eta horregatik, beti aholkatu izan du. Hori bai, unibertsitatez kanpoko ikasleei bideratua dago.
    11 min
  • Doako plataformak
    Etxeko-lanak egiteko ere, audioren bat behar du Janirek, eta autoan beti zerbait entzuten joaten da.Horregatik, atal honetan, doako hainbat plataforma aipatuko ditu. Filmak doan ikusteko moduak azalduko ditu, eta hizkuntzak ikasteko aukerak ere bai. Gainera, EITBren ingurukoei erreparatuko die: GUAU, Primeran, ETB ON…
    12 min
  • Soldata erdia autobidean ez xahutzeko
    Janirek eta bere lagunek beti izan dute Gipuzkoara juergan joateko ohitura, eta orain, bikotekidea gipuzkoarra duenez, joan-etorria garesti ateratzen zaio. Autobidean soldataren erdia uzten zuela ikusirik, derrigorrez ikasi behar izan du VIA-Tren abantailak erabiltzen. Nola atera, nola erabili eta diru-laguntzak baliatzeko aholkuak eskaini dizkigu “Juxtu-juxtu” saioan.
    12 min
  • Harpidetzak kendu
    Janirek bestelako garbiketa egin du: plataforma, aplikazio eta web orriak gainbegiratu, eta batzuk kentzea erabaki du. Hasieran debalde hartu zituen, baina gero ordaintzen hasi, eta orain diru dezente ordaintzen ari dela konturatu da. Gainera, batzuk ez ditu erabili ere egiten! Zeintzuk kenduko ditu?
    11 min
  • Auto berria erosten
    Janirek auto berria erosi du bikotearekin. Nola egingo du 24.000 euro balio dituen autoa ordaintzeko? Izan ere, 541 euro ordaindu beharko ditu hilero. Diru asko denez, ezinbestekoa plangintza egitea. Kalkulagailua hartu, eta kontuak egingo ditu Janirek. Juxtu-juxtu ibiliko da, baina posible ikusten du autoa ordaintzea.
    11 min