Gaur, azaroak 25, Emakumeen aurkako bortizkeriaren kontrako nazioarteko eguna da. Horrexegatik, hain zuzen ere, hainbat elkartek eta erakundek indarrak batu dituzte indarkeria salatzeko eta bortizkeria pairatzen duten emakumeei gogorarazteko hementxe daudela, urte osoan zehar, laguntzeko prest.
Erakunde horien artean Beasaingo udala dago. Udaletxean hainbat ekintza antolatu dituzte aste honetan zehar emakumeen arteko solidaritatea sustatzeko, jabetzeko eta, nagusiki, herrian hausnarketa bat sortzeko.
Hala ere, udal honek, urteko 365 egunetan dabil lanean gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna gertatzeko eta indarkeria ekiditeko.
Honi buruz hitz egiteko Gipuzkoako Kale Nagusian Amets Arrospide izan dugu, Beasaingo udaleko berdintasun arloko zinegotzia.