Esne Beltza taldea azken bira egiten ari da. Taldeak iragarri zuen taldea deseginen zela eta 2025. urtean emanen duela azken kontzertua. Bitartean Euskal Herriko auzo, herri, hirietako festetan kontzertuz kontzertu dabiltza. Orain Japoniarako bidea ere hartuko dute, horrela kontatu digu taldeko baxujole Aitor Zabaletak.