Karrape Irratia

Karrape Irratia

By Karrape irratiaNews
Download on the App Store

Karrape Irratia episodes

  • 2024.05.14 Juan Mari Barriola Leitzako Kultur Aroa
    Ostiralean, maiatzaren 17an hasiko da Leitzako Kultura Aroa. Aurten 46. edizioa izanen du aroak eta maiatzean eta ekainean ospatuko da. Ekitaldi, hitzordu ugari antolatu dituzte hainbat eragilek. Horrela kontatu digu Juan Mari Barriola kultur taldeko kideak.
    20 min
  • 2024.05.14 Maider Amantegi eta Amaia Agirre Pediatria zerbitzua
    Astean bitan pediatra izanen dute Leitzako Osasun Etxean
    Maiatzaren 10ean egin zuten azkenekoz elkarretaratzea Leitzan.
    Leitzako Udalak TTIPI-TTAPAri jakinarazi dionez, maiatzaren 16tik aurrera pediatra zerbitzua izanen dute astean bitan Leitzako Osasun Etxean. Astearte eta ostegunetan, hiru orduz, 09:00etatik 12:00etara, eskainiko du zerbitzua Iruñeko San Martin Osasun Etxetik etorriko den pediatrak. Dena den, Osasun Departamentuak hartutako neurria epe motzeko irtenbidea dela uste du Leitzako Udalak eta baita guraso taldeak. Lanean eta borrokan jarrituko dutela kontatu digute.
    11 min
  • 2024.05.14 Mikel Balentziaga Zakur txokoa
    Mikel Balentziaga zakur hezitzailea izan dugu gurean, hamabostero izaten da Karrape irratiko gure saioan, zakurren heziketan hainbat irakaspen ematen dizkigu hamabostero, egunerokoan landu beharrreko hainbat ariketen berri ere ematen dizkigu gure saioan Mikelek
    21 min
  • 2024.05.14 Julen Zelaieta Xorroxin irratia
    Xorroxin irratiko lagunak astero izaten ditugu asteartetan gurean gaur Julen Zelaietak egin digu Baztan, Malerreka eta Bortzirietako kronika, albiste ugari igorri dizkigu baita agenda kontu mordoska ere hona hemen gaurko kronika Xorroxin irratitik Juleneren eskutik
    9 min
  • 2024.05.14 Joxe Landa eguraldia
    Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
    1 min
  • 2024.05.10 Laura Penagos Putaren bakarrizketa eroetxean
    Putaren bakarrizketa eroetxean antzezlana eskainiko du Laura Penagosek Leitzako Herri Aretoan maiatzaren 12an, 19:00etan. Franca Rame eta Dario Foren testu batetik abiatuta, antzerki arineko formatuan planteatutako bakarrizketa da. Sarrerak aldez aurretik eros daitezke zazpi eurotan kulturaleitza.eus helbidean edo egunean bertan leihatilan zortzi eurotan.
    15 min
  • 2024.05.10 Iker Bengoetxea Aurrera futbol taldea
    Aurrerako futbo taldeko Iker Bengoetxea izan dugu ostiralero ostiralero bezela Aurrerako futbol talde desberdinen berri eman digu gaurkoan ere pasaden asteko emaitzak emateaz gain asteburu honetako partiden berri ere eman digu hona hemen Ikerrek kontatu diguna
    5 min
  • 2024.05.09 Maialen Huarte Euskalerria irratia
    Euskalerria irratian sartu atera bat egin dugu ostegunero egiten dugun bezela. Iruñerriko informazioa jasotzen dugu bertatik eta horretaz, Maialen Huarte arduratzen da. Gaur ere hainbat gai izan ditu hizpide Euskalerria irratiko kazetariak. Entzun Iruñerriko informazioa.
    14 min

About Karrape Irratia

From the publisher's feed

Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa