Karrape Irratia

Karrape Irratia

By Karrape irratiaNews
Download on the App Store

Karrape Irratia episodes

  • 2024.01.11 Odei Gizarte zerbitzuak tailerrak
    Hamabostean behin Gizarte Zerbitzuetako lalgunak, profesionalak izaten dira gurean, eskaintzen duten zerbitzuen ingurukoak aipatzen dizkigute besteak beste, lekzio ederra izaten da, kontzientziazio kanpaina ugari , diru languntzen tramitazioa, agenda etabar luze bat izaten da hizketagairako saioan zehar
    7 min
  • 2021.01.11 Joxe Landa eguraldia
    Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
    1 min
  • 2024.01.10 Jon Casares La Jodedera disko berria
    La Jodedera taldeak disko berria kaleratu du. Finisterretik Haruntza du izen lan berriak. 10 abestiz osatutako diskoa da eta tartean oso ezagun direnak ere topatuko ditugu. Gaur La Jodedera taldeko Jo Casares gitarjole eta abeslariarekin aritu gara azken lanaren inguruan.
    38 min
  • 2024.01.10 Kristina Urrutia Etxepare saria
    Etxepare sariaren inguruko informazioa jaso dugu gaurko saioan. 2024. urteko Etxepare sarian izen ematea iada iriki dute. Kristina Urrutia Euskara teknikariak eman digu horren guziaren informazioa, bertan parte hartzeko zein oinarri bete behar diren ere kontatu digu.
    16 min
  • 2024.01.10 Joxe Landa eguraldia
    Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
    1 min
  • 2024.01.09 Gabriel Saralegi Herri kirolak
    Herri kirolen inguruko informazioa Gabriel Saralegik ematen digu Karrape Irratian, txapelketa desberdinen ingurukoak, apostu desbedinen ingurukoak eta Herri kirolean bere osotasunean dagoen informazioa ere izaten dugu Gabrieli esker, gaur ere bisitan izan dugu gurean
    14 min
  • 2024.01.09 Mikel Zabaleta Parlamentarioa
    Parlamentura egin dugu gaurko saioan. Hilabetean behin bertan izaten gara Mikel Zabaleta parlamentariari esker. Guar Nafarroako aurrekontuen inguruan aritu gara Leitzarrarekin. Ekonomiaren kudeaketa, dirulaguntzak, zergak. Negoziaketa ugari izaten direla esan digu aurrekontuak aurrera atera daitezen.
    21 min
  • 2024.01.09 Harkaitz Delgado Liburuzaina
    Prozesu luze baten ondoren bueltan da gurean Harkaitz Delgado liburuzaina. Plaza atera ondoren hemendik aurrera Leitzako liburutegiko arduraduna izanen da. Gaur gurekin izan dugu eta horren ingurukoak jaso ditugu. Entzun Harkaitz Delgadok kontat diguna gaurkoan
    9 min
  • 2024.01.09 Mikel Mundiañno Sare
    Sareko kide Mikel Mundiñanorekin aritu gara gaurko saioan. Larunbatean, urtarrilaren 13an manifestazio nazionala antolatu du urteroko legez. Egun gutxiren faltan manifestazio horretara begira jarri gara eta bertan egoteko arrazoiak zein diren ere kontatu digu Sareko kideak.
    7 min
  • 2024.01.09 Gorka Laurnaga Xorroxin irratia
    Xorroxin irratiko lagunak astero izaten ditugu asteartetan gurean gaur Gorka Laurnagak egin digu Baztan, Malerreka eta Bortzirietako kronika, albiste ugari igorri dizkigu baita agenda kontu mordoska ere hona hemen gaurko kronika Xorroxin irratitik Gorkaren eskutik
    11 min

About Karrape Irratia

From the publisher's feed

Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa