Karrape Irratia

Karrape Irratia

By Karrape irratiaNews
Download on the App Store

Karrape Irratia episodes

  • 2023.12.29 Mikel Mundiñano Sare mobilizazioak
    Urte bukaera eta urte berrirarko ere hainbat mobilizazio, ekitaldi antolatu ditu SARE HERRITARRAk. Bai gurean herriko taldeak eta baita Euskal Herri mailan izanen den urtarrileko manifestazio handia. Gaur Sareko Mikel Mundiñanorekin aritu gara gaiaren inguruan
    6 min
  • 2023.12.29 Ainhoa Irati irratia
    Ostiralero Irati irratiko lankidea Ainhoa izan dugu gurean, eskualdeko desberdinetako berriak igortzen dizkigu bertako kronika eginez, bertako informazioa, agenda, deialdiak, gaur ere gurean izan dugu ta hau guzia kontatu digu Irati irratiko lankideak. Entzun hemen .
    8 min
  • 2023.12.28 Gabriel Saralegi Herri kirolak Asteasu
    Herri kirolen inguruko informazioa Gabriel Saralegik ematen digu Karrape Irratian, txapelketa desberdinen ingurukoak, apostu desbedinen ingurukoak eta Herri kirolean bere osotasunean dagoen informazioa ere izaten dugu Gabrieli esker, gaur ere bisitan izan dugu gurean
    8 min
  • 2023.12.28 Garbiñe Arkupeak elkartea
    Arkupeak elkartera egin dugu gaurko saioan. Boletina jaso berrian egin dugu beraiengana eta besteak beste 2023a nolako urtea izan den galdetu diogu Garbiñe kideari. 2024ean antolatu dituzten hainbat hitzordu, bidaien berri ere eman digu. Entzun elkarrizketa honetan
    16 min
  • 2023.12.28 Joxe Landa eguraldia
    Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
    1 min
  • 2023.12.27 Miren San Silvestre lasterketa
    Igandean abenduaren 31an ospatuko da VIII. San Silvestre lasterketa. Aurten berrikuntzekin dator lasterketa bera eta horren ingurukoak jasotzeko Leitzako kiroldegira egin dugu. Anikoteko, kirolegiko arduradun Mirenek eman dizkigu lasterketaren xehetasunak
    6 min
  • 2023.12.27 Gotzone Sestorain Stop abeltzaintza industrialak!
    Joan den abenduaren 16an, larunbat, elikadura burujatbetzan eta lurraldearen defentsan trebatzeko zikloaren barrenean, Nafarroako makroetxaldeen aurkako plataformaren eskutik Biomendin, Mendigorriako txerri granja eta biometanizazio inastalazioaren aurrean elkartu ziren. Tartean zen Gotzone Sestorain eta hau guazia kontatu digu.
    23 min
  • 2023.12.26 Jaione Aratz eta Intzara kontzertuak diskoa
    Jaione Olazabal eta familiak kontzertua emanen du abenduaren 27an Leitzako Herri Aretoan arratsaldeko 18.00etan. Gaur bisitan izan ditugu eta kontzertuaren ingururan aritu gara besteak beste protagonistekin. Cd bat ere grabatu berri dute eta kantun bat edo beste ere entzun dugu.
    36 min
  • 2023.12.26 Gorka Laurnaga Xorroxin irrtia
    Xorroxin irratiko lagunak astero izaten ditugu asteartetan gurean gaur Gorka Laurnagak egin digu Baztan, Malerreka eta Bortzirietako kronika, albiste ugari igorri dizkigu baita agenda kontu mordoska ere hona hemen gaurko kronika Xorroxin irratitik Gorkaren eskutik
    10 min
  • 2023.12.26 Goiuri Zabaleta Rodriguez Pilotaria
    Goiuri Zabaleta pilotariarekin aritu gara hizketan. Emakumeen master cup txapelketako finala jokatu zuen Durangon. Final gogorra. 22-13ko emaitzarekin txapeldun orde suertatu zen Leitzarra. Gaur finalaren ingurukoak aipatu dittugu pilotariarekin besteak beste
    20 min

About Karrape Irratia

From the publisher's feed

Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa