Karrape Irratia

Karrape Irratia

By Karrape irratiaNews
Download on the App Store

Karrape Irratia episodes

  • 2023.12.13 Mikel Mundiñano SARE
    SAREko Mikel Mundiñanorekin aritu gara hizketan gaurko saioan. Ilbeltzean sartuak gara eta hainbat mobilizazio, hitzordu antolatu dituzte aurten ere. Etxarri Aranatzen Zamak Doinuz Arinduz eta Bilboko manifestazioa besteak beste. Entzun Mikel Mundiñanok kontatu diguna.
    13 min
  • 2023.12.13 Kristina Urrutia Euskara teknikaria
    Euskara teknikaria Kristina Urrutia hamabostero izaten dugu gurean, Euskararen ingurukoak ekartzen ditu gurera, Euskara zerbitzutik egon daitezken albiste, Euskararen inguruko albiste, ekitaldi, ekimen etabarrak aipatzen ditu hamabostero asteazkenetan, gaur ere bisitan izan dugu
    18 min
  • 2023.12.13 Joxe Landa eguraldia
    Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
    1 min
  • 2023.12.12 Joxe Mari Azpiroz Jeiki abesbatza
    Leitzako Jeiki abesbatzako kide Joxe Mari Azpiroz izan dugu gaur bisitan. 2024. urtean 50 urte beteko ditu, urte berezia izanen da abesbatzarentzat baita herriarentzat ere. Kontzertu ugari eta oso bereziak antolatu dituzte urteurrena ospatzeko, elkarrizketa honetan informazioa.
    38 min
  • 2023.12.12 Arantxa Agirre Kaxkabeltza elkartea
    Gabonetako kanpaina ostegunean hasiko du Leitzako Kaxkabeltza elkartea. Aurtengoan hitz jokoa erabiliz Kaxka Berriak izena jarri dioeta eta zozketa mundialak eginen dituzte. Gaur Arantxa Agirre Kaxkabeltza elkarteko kidea izan dugu bisitan eta xehetasunak eman dizkigu
    11 min
  • 2023.12.12 Iraitz Uriarte EHME
    Euskal Herria Mendi Erronkako lagunekin aritu gara. Iraitz Uriarte antolatzaileak hianbat xehetasun eman dizkigu. Besteak beste albistea gaur dorsal guziak agortu direla izan da nahiz eta itxaron zerrenda bat ere zabaldu duten. Entzun Iratiz Uriarte antolatzaileak kontatu diguna.
    10 min
  • 2023.12.12 Mikel Zabaleta Nafarroako parlamentua
    Hilabetean behin saio berri bat izanen dugu hemendik aurrera. Nafarroako parlamentutik informazioa jasoko dugu hilabeteko bigarren asteartetan. Mikel Zabaleta parlamentearioa izanen dugu informazio emaile. Gaur Nafarroako parlamentua barrutik gehiago ezagutu dugu.
    22 min
  • 2023.12.12 Gorka Laurnaga Xorroxin irratia
    Xorroxin irratiko lagunak astero izaten ditugu asteartetan gurean gaur Gorka Laurnagak egin digu Baztan, Malerreka eta Bortzirietako kronika, albiste ugari igorri dizkigu baita agenda kontu mordoska ere hona hemen gaurko kronika Xorroxin irratitik Gorkaren eskutik
    9 min
  • 2023.12.11 Dabid Anaut Alkatea
    Leitzako alkatea Dabid Anaut izan dugu bisitan gaurko saioan. Udaletxeko eta herriko hainbat gai izan ditugu hizpide alkatearekin. Herriko zenbait lanen inguruko informazioa eman digu. Aurrekontuak abenduko batzarrean onartuko dituztela ere kontatu digu, entzun hemen .
    20 min

About Karrape Irratia

From the publisher's feed

Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa