Karrape Irratia

Karrape Irratia

By Karrape irratiaNews
Download on the App Store

Karrape Irratia episodes

  • 2023.10.26 Yoni Salaberria RIG3L
    Gazteako maketa lehiaketan aurkeztu zen Yoni Goizuetarra. 200 artistak aurkeztu zituzten beraien lanak eta 20 aurrenekoetan sartu da Yoni. Gaur bere lanaren ingurukoak jaso ditugu eta aurkeztu dituen kantuak ere ezagutu ditugu. Entzun elkarrizketa honetan kontatu diguna.
    22 min
  • 2023.10.26 Oihana Erbiti Farmazilaria
    Farmaziatik atera eta tarte bat eskeintzen digu Oihana Erbiti farmazilariak. Gai ugari jorratze ditu gure saioan. Gaur etxean eduki behar dugun botikinaz aritu zaigu besteak beste. Ze botikin, zein lekutan, zein modutara. Luze eta zabal arigu gara gaiaren inguruan
    28 min
  • 2023.10.26 Maialen Huarte Euskalerria irratia
    Euskalerria irratian sartu atera bat egin dugu ostegunero egiten dugun bezela. Iruñerriko informazioa jasotzen dugu bertatik eta horretaz, Maialen Huarte arduratzen da. Gaur ere hainbat gai izan ditu hizpide Euskalerria irratiko kazetariak. Entzun Iruñerriko informazioa.
    10 min
  • 2023.10.26 Joxe Landa eguraldia
    Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
    1 min
  • 2023.10.25 Ekaitz Bertiz Apezetxea zinemagilea
    Ekaitz Bertiz zinemagile gaztea Tarrassako Escac zinemagintzako unibertsitatean gradua egiten ari da. Bere lehenbiziko lana, Eustakio film luzea izan zen, konfinamendu garaian landu eta 2021ean ezagutzera eman zuena. Geroztik, bere ikasketekin aitzinera egin du eta azken bi lanak aipatutako Eklipse morala eta Hitza eman nion izan dira. Gaur berarekin aritu gara .
    26 min
  • 2023.10.25 Joxe Landa eguraldia
    Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
    1 min
  • 2023.010.25 Andoni Martin Torrecillas Cederna Garalur
    Plazaola-Mendialdea inguruko merkatarientzat pentsatutako jardunaldia da. Merkataritzan aditua den laguntza tekniko bat kontratatu da, zalantzak kontsulta ditzazuen. Merkataria izan da, eta pertsiana egunero altxatzearen benetako ikuspegia du. Cedernatik Andonik xehetasunak eman dizkigu
    10 min
  • 2023.10.24 Gabriel Saralegi Herri kirolak
    Herri kirolen inguruko informazioa Gabriel Saralegik ematen digu Karrape Irratian, txapelketa desberdinen ingurukoak, apostu desbedinen ingurukoak besteak beste. Gaur Igande honetan urriaren 29an izanen den aizkolari txapelketaren berri eman digu, entzun hemen
    6 min
  • 2023.10.24 Mikel Mundiñano SARE herritarra
    Sare Herritarrak eta politika, gizarte eta kultura arloko dozenaka aurpegi ezagunek euskal presoen afera konpontzeko beharra adierazi zuten Gernikan (Bizkaia), manifestu baten bidez. Horrela kontatu digu Sareko kide Mikel Mundiañok elkarrizketa honetan, entzun hemen
    14 min
  • 2023.10.24 Igor Peñalvez ELA Volkswagen
    ELAren Volkswageneko atal sindikala ez dago ados hitzarmen kolektiboa negoziatzeko moduekin, edukiarekin eta emaitzarekin, ez baitute lortu langileen baldintzak hobetzea. Horrela azaldu digu gaur ELAko kide Igor Peñalvezek egin diogun elkarrizketa honetan
    7 min

About Karrape Irratia

From the publisher's feed

Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa