Karrape Irratia

Karrape Irratia

By Karrape irratiaNews
Download on the App Store

Karrape Irratia episodes

  • 2023.09.14 Maria Arretxe Goiener
    Goiener taldeko Maria Arretxerekin aritu gara gaurko saioan. Gure inguruetako udalek Goiener taldeari azterketa bat eskatu dio. Berokuntza-sistemen erregai fosilak (gasolioa, erregai naturala...) gure inguruneak eskeintzen dizkigun biomasarengatik ordezkatzea eta aldi berean bertako ekonomia saustatzen duten proiektuak bultzatzea da helburu, eta hoenen inguruko azterketa egiteko galdetegi bat kaleratu zuen Goiener taldeak.
    12 min
  • 2023.09.13 Joxe Landa eguraldia
    Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
    1 min
  • 2023.09.13 Miren Leitzako kiroldegiko arduraduna
    Leitzako kiroldegiko eta Anikoteko gerentearekin aritu gara hizketan guarko saioan. Kiroldegiko ikasturte berria urrian hasiko da eta hainbat ikastaro antolatu dituzte, haur, gazte eta helduentzako. Entzun Miren arduradunak kontatu diguna elkarrizketa honetan
    11 min
  • 2023.09.12 Gabriel Saralegi Herri kirolak
    Herri kirolen inguruko informazioa Gabriel Saralegik ematen digu Karrape Irratian, txapelketa desberdinen ingurukoak, apostu desbedinen ingurukoak eta Herri kirolean bere osotasunean dagoen informazioa ere izaten dugu Gabrieli esker, gaur ere bisitan izan dugu gurean
    17 min
  • 2023.09.12 Iñaki Zabalo zinegotzia
    Iñaki Zabalo zinegotzia izan dugu gaur bisitan gurean. Aurtengo Leitzako pestetako balorazioa egin digu. Pasa den astean pesta batzordea elkartu zen balorazioa egiteko eta bertan jasotakoa ekarri digu zinegotziak. Orohar pozik eta pesta ederrak izan direla kontatu digu, entzun hemen .
    14 min
  • 2023.09.12 Itxaro Zabaleta Marokotik
    Maroko aldera egin dugu gaurko saioan. Lurrikarak herrialdea astindu du ondorio izugarriak utziz, Itxaro Zabaleta eta bere ahizpa Marokon dira oporretan eta bertan zer topatu duten kontatu digu Leitzarrak. Deserturako bidean topatu ditugu Leitzarrak entzun kontatutakoa
    10 min
  • 2023.09.11 Dabid Anaut alkatea
    Leitzako alkatearen bisita izan dugu gaurko saioan. Kurtso politiko berriaren inguruan aritu gara besteak beste. Udaletik martxan dauden hainbat lanen inguruan ere aritu da alkatea. Luze eta zabal aritu gara Dabid Anaut alkatearekin, entzun podcast honetan berak esandakoa
    34 min

About Karrape Irratia

From the publisher's feed

Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa