Karrape Irratia

Karrape Irratia

By Karrape irratiaNews
Download on the App Store

Karrape Irratia episodes

  • 2023.07.19 Mikel Zabaleta EHBILDU hauteskundeak
    Uztailaren 22an igandean izanen dira hauteskundeak, kongresurako eta senaturako eserlekuak jokoan, hori baino gehiago dagoela jokoan kontatu digu Mikel Zabaleta Leitzarrak, gaur berarekin gaiaren inguruan aritu gara, entzun Mikel Zabaletak aipatutakoa hauteskundeen inguruan.
    22 min
  • 2023.07.18 Peio SOS arrazakeria Gizpuzkoa
    Gizpuzkoako SOS arrazakeriako kidea izan dugu gaur gure saioan. Frantziako justiziak mugako kontrola eten du droneen bidez. SOS Arrazakeria Gipuzkoa- Gipuzkoako SOS Arrazakeria pozik agertu da Paueko auzitegiaren
    ebazpenarekin. Erakusten du posible dela babesa aurkitzea oinarrizko eskubideak babesten dituzten legezko bermeetan, Frantziako exekutiboak eskubide horien aurkako jarduketen
    aurrean.
    16 min
  • 2023.07.18 Asier Goiner Udanbizi
    Udanbizi bizikleta martxa antolatu du Goienerrek. Atzo Iruñean hasi zen martxa eta ostiralean Leitzan bukatuko da. Tartean hainbat bisita, hitzaldi ere antolatu dituzte gaur Goinerreko kide batekin aritu gara eta berak eman dizkigu bizikleta martxaren xehetasunak.
    9 min
  • 2023.07.17 Angel Mariezkurrena Zazpiak Bat ikuskizuna
    Zazpiak bat ikuskizuna antolatu du ETBk uztailaren 22rako Leitzako plazan. Euskal Herriko 7 probintzietako artista, abeslariak parte hartuko duten ikuskizuna. Angel Mariezkurrena da ikuskizunaren zuzendaria eta gaur berarekin aritu gara hizketan saioaren inguruan
    27 min
  • 2023.07.17 Mikel Balentziaga zakur hezitzailea
    Mikel Balentziaga zakur hezitzailea izan dugu gurean, hamabostero izaten da Karrape irratiko gure saioan, zakurren heziketan hainbat irakaspen ematen dizkigu hamabostero, egunerokoan landu beharrreko hainbat ariketen berri ere ematen dizkigu gure saioan Mikelek
    17 min
  • 2023.07.17 Joxe Otermian Aresoko alkatea
    Aresoko alkatearekin aritu gara gaurko saioan. Hainbat gai izan ditugu hizpide besteak beste udal taldearen egoeraz, izan ere funtziotan dagoen udala da momentu honetan eta horrek eragin handia izaten ari dela kontatu digu bertako alkateak. Entzun Aresoko alkateak aipatu diguna
    13 min
  • 2023.07.14 Andoni Amadoz San Fermninak
    Guar ere San Ferminetara egin dugu, azken eguna dute Iruñean. Andoni Amadozek zuzeneko kontakizuna egin digu. Azken eguna nola doan aipatu digu besteak beste eta Iruñean momentuan dagoen giroaren berri ere eman digu. Entzun Andoni Amadozekin egin dugu zuzenekoa
    14 min
  • 2023.07.14 Mikel Iriarte Plazako pilota txapelketa
    Aurrera elkarteak urtero antolatzen du Plazako binakako pilota txapelketa. Txapelketak aurrera darrai eta iada final laurdenak ate joka ditugu. Lau bikote izanen dira final laurdenetan, entzun Mikel Iriarte antolatzaileak kontatu diguna txapelketaren inguruan gaurko saioan
    5 min
  • 2023.07.14 Iker Bengoetxea Aurrerako futbol taldea
    Aurrerako futbo taldeko Iker Bengoetxea izan dugu ostiralero ostiralero bezela Aurrerako futbol talde desberdinen berri eman digu gaurkoan ere pasaden asteko emaitzak emateaz gain asteburu honetako partiden berri ere eman digu hona hemen Ikerrek kontatu diguna
    7 min

About Karrape Irratia

From the publisher's feed

Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa