Karrape Irratia

Karrape Irratia

By Karrape irratiaNews
Download on the App Store

Karrape Irratia episodes

  • 2025.01.02 Estitxu Caballero Aurrera KE Kabalgata
    Leitzako Aurrera elkartea arduratzen da hiru erregeen etorreraz. Asteburu honetan larunbatean eta igandean izanen dira hitzorduak aurten. Gaur Aurrera elkartetik eta bertako kabalgata batzordetik Estitxu Caballero etorri zaigu bisitan eta berak eman dizkigun hitzorduen xehetasunak.
    14 min
  • 2024.12.27 Iketaz aritzeko saio praktikoa Leitzan
    Lagunartean elkartu eta Noka eta Toka hitz egitea da asmoa. saio praktikoak antoltu dituzte eta ilbetzetik ekainera arte, hilean behin elkartzeko proposamena egin dute. Gaur antolatzaileetako batekin aritu gara hizketan. Entzun Ima Cestauek kontatu diguna.
    21 min
  • 2024.12.27 Harkaitz Delgado Leitzako SARE
    Leitzako Sare Herritarrak hainbat hitzordu eta ekimen antolatu ditu eguberri hauetarako. Urteroko legez zozketa handi bat antolatu du eta dagoeneko boletoak saltzen ere ari dira. Urteko azken egunerako ekitaldia ere izanen da eta ilbeltzaren 11rako Bilborako deialdia tarteko. Entzun Sareko kideak esan diguna.
    14 min
  • 2024.12.27 Miren San Silvestre lasterketa
    IV. edizioa izanen du aurten Leitzan ospatzen den San Silvestre lasterketak. Orain bederatzi urte herriko guraso elkartea hasi zen antolatzen eta orain Anikotek antolatzen du. Lagun artean, herritarren artean ongi pasatzeko aukera jarri dute aurten ere lasterka eginez aukera. Entzun antolatzaileak kontatu diguna.
    8 min
  • 2024.12.27 Joxe Landa eguraldia
    Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
    1 min
  • 2024.12.26 Gabriel Saralegi Herri Kirolak
    Herri kirolen inguruko informazioa Gabriel Saralegik ematen digu Karrape Irratian, txapelketa desberdinen ingurukoak, apostu desbedinen ingurukoak eta Herri kirolean bere osotasunean dagoen informazioa ere izaten dugu Gabrieli esker, gaur ere bisitan izan dugu gurean
    10 min
  • 2024.12.26 Begoña Cestau Afrika Uganda proiektuak
    Orain gutxi izan da Begoña Cestau Leitzarra Ugandan. Proiektu batean parte hartu du Leitzarrak eta hainbat egun egin zituen bertan. Gaur gurera etorri zaigu bisitan eta Ugandan izandako esperientzia kontatu digu baita proiektuaren nundik norakoak ere. Entzun hemen.
    36 min

About Karrape Irratia

From the publisher's feed

Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa