Zientzia

Katuek begiak mantso mantso itxiz egiten dute barre


Listen Later

Eguraldi iragarleak, oso lotiak eta ehiztari apartak izateaz gain, katuek badute beste abilezia bat ere, begiak baliatuz egiten dute barre.
Eneko Axpek, Zientzialariek ikertu dituzten katuen inguruko bost  bitxikeria azaldu ditu Zientzia eta Pazientzia podcastean. Munduan bizi diren 300  milioi katuek, 33 animalia espezie ehizatu eta desagertu erazi dituzte. Harrapakari handiak dira . Eta aholku gisara, katurik bazenu, ez sekula moztu biboteak katuari, ehizean  ari direnean distantzia eta norabidea neurtzeko baliatzen dituzte biboteak eta.
Katuaren lagun egiteko berriz; jarri beren aurrean, itxi begiak astiro astiro eta irribarrez ari zarela ulertuta, erantzun egingo dizu, hori bait da katuek  barre egiteko duten modua.
...more
View all episodesView all episodes
Download on the App Store

ZientziaBy EITB Radio Televisión Pública Vasca