Kazetaritza ardatz

Kazetaritza ardatz

By BerriaNewsDaily News
Download on the App Store

Kazetaritza ardatz episodes

  • #67 Adimen artifizialak informazioaren ekosistemara dakartzan aldaketak
    Ongi etorri Kazetaritza ardatz buletinaren 67. zenbakira. Adituak ados daude: adimen artifiziala aldaketa sakonak eragiten ari da informazioaren eremuan. Horrela jaso dute aste honetan argitaratutako bi txostenetan. Gogoetarako aukera ona. Hauxe da aste honetako gai zerrenda:
    1. Askoz konfiantza handiagoa ematen dute gizakiek sortutako albisteek, adimen artifizialaz sortutakoek baino.
    2. Adimen artifizialak informazioaren ekosistemara dakartzan aldaketak.
    3. Adimen artifiziala Euskal Herrian.
    4. Egia hondakinen azpian.
    5. Beste irakurgai interesgarri batzuk.
    29 min
  • #66 Segurtasuna kazetariaren jardunean
    Ongi etorri Kazetaritza ardatz buletinaren 66. zenbakira. Segurtasunaren inguruko kezka, zibersegurtasuna barne, gero eta handiagoa da hedabide eta kazetarien artean. Gaurko buletinean, loturik egon daitezkeen bi ikuspuntutatik aipatu dut auzia: kazetariek euren jardunean izaten dituzten arriskuak eta hackerrek pirateatutako datuak informazio iturri gisa erabiltzeko aukera. Hauxe da aste honetako gai zerrenda:
    1. Segurtasuna kazetariaren jardunean.
    2. Hackerrak informazio iturri.
    3. Interneteko Denboraren Makinaren alde.
    4. Pròxima estació: harpidedunen sostenguaren gainean eraikitzen ari den hedabide berri bat.
    ​​​​​​​5. Beste irakurgai interesgarri batzuk.
    22 min
  • #64 Adimen artifiziala eta ikerketa kazetaritza
    Ongi etorri Kazetaritza ardatz buletinaren 65. zenbakira. Gaurko zenbakian adimen artifizialak toki berezia hartu du. Bereziki bi alderdi aipatu ditut. Batetik, ikerketa kazetaritzan nola erabiltzen ari den. Bestetik, adimen artifizialaren arloko enpresen eta hedabideen arteko gatazka jabetza intelektualaren eskubideen inguruan. Hauxe da aste honetako gai zerrenda:
    1. Adimen artifiziala eta ikerketa kazetaritza.
    2. Interneten bilatzeko gida praktiko bat.
    3. The New York Times-ek, The Economist-ek eta AFP agentziak bat egin dute SPUR aliantzarekin.
    4. Eskubideen inguruko auzibideak.
    5. Beste irakurgai interesgarri batzuk.
    28 min
  • #63 Hautatu konfiantzazko kazetaritza
    Ongi etorri Kazetaritza ardatz buletinaren 63. zenbakira. Astelehenean Albisteen Nazioarteko Eguna izan zen, eta konfiantzazko kazetaritza hautatzearen aldeko kanpainak oihartzun handiagoa lortu du aurten, iaz baino. 1.275 hedabidek baino gehiagok parte hartu dute; besteak beste, lehen aldiz, BERRIAk. Hauexek dira aste honetako gaiak:
    1. Hautatu konfiantzazko kazetaritza.
    2. Hutsegiteen aitorpena.
    3. The Guardian-ek programa bat abiatu du 40 kazetari kontratatu eta eduki sortzaile gisa trebatzeko.
    4. Euskalerria Irratiaren egoitza berria eta proiektu berritua.
    5. Beste irakurgai interesgarri batzuk.
    24 min
  • #62 Giza harremanen garrantzia kazetaritzan
    Ongi etorri Kazetaritza ardatz buletinaren 62. zenbakira. Dagoeneko buletin honek 703 harpidedun ditu. Eskerrik asko interesagatik. Zerbait galdetu, proposatu edo komentatu nahi baduzu, egin beldurrik gabe, mezu honi erantzunez. Hauexek dira aste honetako gaiak:
    1. Giza harremanen garrantzia kazetaritzan.
    2. Gaur8-k 1.000. zenbakia kaleratuko du urriaren 17an.
    3. 2026ko Euskarabildua: Adimen artifiziala herriaren zerbitzura.
    4. Lapurretaren onarpena.
    5. Adimen artifizialaren arriskua hizpide.
    6. Beste irakurgai interesgarri batzuk.
    29 min
  • #61 Adimen artifizialaren arriskuaren neurria
    Ongi etorri Kazetaritza ardatz buletinaren 61. zenbakira. Kazetaritzaren inguruko gai batzuekin batera, adimen artifizialak gizateriarentzat sor dezakeen arriskua jorratuko dut gaurko zenbakian. Hauxe da aste honetako gai zerrenda:
    1. Albistearen kontzeptua zabaltzen ari da.
    2. Washingtongo eguzkia.
    3. Hedabideak aipagai.
    4. Irakurle gazteak helburu estrategiko gisa.
    5. Adimen artifizialak izan dezakeen arriskuaren neurria.
    6. Beste gai interesgarri batzuk.​​​​​
    23 min
  • #60 Albisteen Nazioarteko Eguna irailaren 28an
    Udako etenaldiaren ostean, hemen gaude berriro, besteak beste, kazetaritza, hedabideak, informazioa, desinformazioa eta adimen artifiziala hizpide izateko asmoz. Ikasturte honetan ere tartetxo bat izango dugu Arrosa sareko Zebrabidea irratsaioan buletinaren gaiak aipatzeko; ohi bezala, astelehen arratsaldeetan. Hauek dira aste honetako gaiak:
    ​​​​​1. Albisteen Nazioarteko Eguna, kazetaritza zer den azaltzeko leiho bat.
    2. Naiz eta Mediapart: aliantza interesgarri bat.
    3. Informazio dosifikatua
    4. Bilatzailearen erronka.
    5. Adimen artifizialaren arriskuak
    6. Beste irakurgai interesgarri batzuk.
    20 min
  • #58 Hedabideen norabide eta estrategiari buruzko txostenak | 2026-06-15
    Gaur, besteak beste, hedabideen norabide eta estrategiari buruzko lau txosten aipatuko ditut. Hiru, argitaratu berriak; laugarrena —Reuters Instituteren Digital News 2026 Report—, asteartean argitaratzekoa. Gogoetari ekiteko helduleku ezberdinak dira, baina haien artean sintonia handia sumatzen da. Hauxe da aste honetako gai zerrenda:
    1. Diskurtsoaren eta praktikaren arteko desorekak.
    2. Pausatu eta gogoetatu beharra.
    3. Reuters Institutek ekainaren 16an argitaratuko du 2026ko txostena.
    4. Bideoari buruzko estrategiaz.
    5. Audientzia gazteei begirako estrategiak.
    6. Beste irakurgai interesgarri batzuk.
    29 min
  • #57 Informazioaren eta kazetaritzaren balioa, arriskuan | 2026-06-08
    Guztiz gomendagarria da A. G. Sulzberger The New York Times-eko buruak WAN-IFRA elkartearen kongresuan adimen artifizialaren inguruan emandako hitzaldia. Ikuspegi kritiko interesgarria. Hauxek dira aste honetako gaiak:
    1. Informazioaren eta kazetaritzaren balioa, arriskuan.
    2. Gazako kazetari grafikoen mezua.
    3. Gazan kazetari Israelgo armadaren eskutik.
    4. 'Spilnews': konexioan oinarritutako eredua.
    5. Beste irakurgai interesgarri batzuk.
    24 min

About Kazetaritza ardatz

From the publisher's feed

Zebrabidea irratsaioan kazetaritzari eskainitako asteroko tartea, Pello Urzelai BERRIAko IKT arduradun eta Kazetaritza ardatz buletinaren egilearen eskutik, Malen Frantsesenak…