Kirol Unea

Kirol Unea

By Tolare AranoSports
Download on the App Store

Kirol Unea episodes

  • 2022-7-24
    Bart jokatu zen Etxebarrin pilota profesionaleko Masters Caixabank txapelketako bigarren jardunaldiko lehen partida. Bertan Ezkurdiak eta Mariezkurrenak Irribarria eta Albisu izan zituzten aurkari eta horren inguruko analisia egingo dugu.Pilota profesionalean ere gaur jokatuko dute Ermuan Masters Caixabank txapelketako bigarren jardunaldiko bigarren partida. Bertan Urrutikoetxea Rezusta eta Altuna Imaz bikoteak izango dira nor baino nor gehiago eta horren partidaurrekoa egingo dugu.Arraunean, Eusko Label Ligako jardunaldia izan zen bart Santurtzin. Bertako emaitzak ere emango dizkizuegu.Bart bukatu zen Frantziako Tourra, eta sailkapen nagusiaren eta Pariseko azken etaparen emaitzak ere emango dizkizuegu.
    21 min
  • 2022-7-18
    Jada 3 dira Realak 2022-23 denboraldirako egin dituen fitxaketak. Mohamed Ali Cho, Brais Mendez eta berriena, Take Kubo. Gaurkoan bakoitzak izan dezaken garrantziaren eta eduki duten ibilbidearen inguruan jardungo gara #kirolunea ko gaurko atalean. Ez galdu!!
    12 min
  • 2022-7-17
    Gaur emango zaio pilota profesionalean jarraipena Masters Caixabank binakako txapelketari Barakaldon. Batetik Jaka eta Zabaleta eta bestetik Altuna eta Imaz jardungo dira nor baino nor gehiago, eta horren analisia egingo dugu. Albistegian, txirrindularitza, arrauna, emakumezkoen Eurokopa... izango ditugu mintzagai.
    16 min
  • 2022-7-16
    San Fermin torneoa amaitu eta bart hasi zen Masters Caixabank txapelketa. Bihar, Jaka Zabaleta bere egunean binakako txapelketan bikote sendoa osatu zutenak, eta Altuna Imaz lehen txapelketa honen lehen azpitxapeldunek jokatuko dute Barakaldon. Horren partidaurrekoa egingo dugu.Bestalde, gaur hasiko du Realak aurredenboraldia Toulousen aurka. Besteak beste, Ali Cho edo Braisen debuta izango da, eta partidaren emaitzaren berri ere emango dugu. Emakumezkoen futboleko eurokopa, estropadak, Frantziako Tourra... ere izango ditugu mintzagai beste hainbat albisteren artean.
    21 min
  • 2022-7-2
    Bihar, Elgetan erabakiko da Joseba Ezkurdiak zein izango duen aurkari hilaren 7an, San Fermin egunez. Bertan Laso eta Peña arituko dira nor baino nor gehiago, aurrekoan Lekeition aritu ziren buruz buru eta hor Bizkarretakoa gailendu zen.Horrez gain, gaur hasi da goi mailako arraun denboraldia bai Euskotren eta baita Eusko Label ligan ere. Bertako sailkapenak eta biharko txandak ere aipatuko dizkizuegu.Azkenik, gaur izan da Frantziako Tourreko bigarren etapa eta gaurko sailkapena eta orokorra nola geratu den ere errepasatuko dugu.
    12 min
  • 2022-7-1
    Sopelan jokatu dute Ezkurdiak eta P. Etxeberriak 41/2ko San Fermin Torneoko finalerdietako partida eta horren inguruko analisia egingo dugu. Pilota profesionalari jarraiki, eguneko gainontzeko emaitzak aipatuko ditugu.Bestalde, Realean gaur kontratu berritzeen eguna izan da, eta batek baino gehiagok harritu egin gaitu. Berritze bakoitzaren garrantzia ere aztertuko dugu gaurko atal honetan.Kiroletako informazio gehiago ere izango duzue.
    26 min
  • 2022-6-30
    Lauterdiko San Fermin Torneoko final laurdenetako eta finalerdietako partiden partidaurrekoa: Irunen, Laso Artola ( final laurdenak) Sopelan, Ezkurdia P. Etxeberria ( finalerdiak)
    11 min
  • 2022-6-29
    Alex Remirok Realarekin kontratua berritu duela eta bere ibilbideaz eta taldean duen garrantziaren inguruan hitz egingo dugu gaur argitaratuko den ekainaren 29ko #kirolunea atalean.
    Ez galdu!!
    9 min
  • 2022-6-28
    Pilota profesionalean, Jokin Altuna zuriz jantzita itzuliko da Mungian, P. Etxeberria izango du aurkari eta 41/2ko San Fermin torneoko Asperen adarreko final laurdenetako bigarren partida izango da.Bestalde, Masters Caixabank udako txapelketa ere aurkeztu da. 6 bikote izango ditu txapelketak, eta horien analisia eta formatuaren iritzia emango dugu.
    17 min
  • 2022-6-27
    Bart baieztatu zen Unai Lasok Baiko Pilotarekin kontratua berritu zuela. Horren harira, gaur urtez urte eduki duen garapena eta iritzia emango dugu.Bestalde, Roberto López Realeko erdilaria Mirandesera joan denaren aitzakian ere iritzia emango dugu honen inguruan.Baita ere Galarretan jokatu diren erremonteko San Fermin torneoko bi partiden emaitzen berri emango dizuegu.
    20 min

About Kirol Unea

From the publisher's feed

Kirolen inguruko analisiak eta bide batez informazioa emateko leku xumea. Batez ere, Futbola eta pilotaren inguruan.