Nazioarteko espazio estazioa 2.000. urtetik lurraren itzulbidean dagoen bostehun tonako espazio ontzi-tzarra da, hamalau estatutako kosmonauta eta astronautek ikerketarako baliatu dutena. 1991an gerra hotza amaitu eta ikerlarien arteko konfiantzak bakarrik lortu zuen amankomuneko gunea. Egun ordea, Ukrainako gerraren ondorioz konfiantza kolokan jarri du eta tentsio handia sortu da. Espazioko estazioan, Alemaniako kosmonauta Europar bat, Estatu Batuetako lau eta Errusiako hiru kide daude eta beren etorkizuna zeharo aldatu dute gertakariek eta oraintxe gune komunaren etorkizuna zalantzan dago. Eneko Axpek azaldu digu egoera eta proiektuaren garrantzia Zientzia eta Pazientzia podcastean.
Bere aldetik, matematikak gure eguneroko bizitzan duen garrantziaz jabetzeko bost adibide zerrendatu ditu Uxune Martinezek, hala nola , gure hotzak zuzentzeko erabiltzen diren bracket delakoak edo eta musika grabatu edo eta entzuteko baliatzen dugun Fourier-en transformazioa.
eman Play eta entzun!