Zientzia

Kukuaren gisako txori parasito edo bizkarroiak eta eltxo arriskutsuak neutralizatzen


Listen Later

Zientzia eta Pazientzia podcastaren atal honetan txoriak eta intsektuak dituzte hizpide Eneko Axpe eta Uxune Martinezek. Uxunek, kukuari buruz hitz egin digu; txori bizkarroiaz. Izan ere kukuak errundutako arraultzak besteren habian jartzen ditu arraultzak berotu eta txitak beste txori batek aurrera atera ditzan. Hogeita bosten bat arraultza jartzen ditu kuku emeak beste horrenbeste habietan, bertan dauden arraultzen itxura imitatuz beti ere. Nola nahi, beste espezietako txoriak ari dira moldatzen kukuaren amarruari aurre egiteko. 
Eltxoek berriz, malaria, dengea edo eta sukar horia bezalako gaitz hilkorrak barraiatzen dituzte eta geneen bidez ari dira zientzialariak egoera horri aurre egiten. Urtero  miloi bat pertsona hiltzen dira eltxoek ekarritako gaitzen ondorioz. Eneko Axpek azaldu dizkigu xehetasunak.
...more
View all episodesView all episodes
Download on the App Store

ZientziaBy EITB Radio Televisión Pública Vasca