Arazoak izan zenituzten ikasketak aukeratzerako orduan? Orientatzaileak haize-orratz bat baino buelta gehiago ematen zituen? Jakin, tamala den arren, ohikoa dela arazoak izatea aukeraketa honetan. Egun, % 21ak uzten du aukeratutako gradua edo beste batera aldatzen da lehengo urtean. Batzuetan, orientazio txarra jaso duelako edo, bere zaletasun edo gustuek zer lanbiderekin dauden lotuta ez dakitelako. Horretaz jabetu dira Mondragon Unibertsitatean eta Ibermatikan eta Talentua Orientatzen programa sortu dute, non, adimen artifizialari esker, orientazio pertsonalizatu bat eskaintzen dioten ikasle bakoitzari.
Gipuzkoako Kale Nagusian Ane Zubizarretarekin, Mondragon Unibertsitateko irakaslearekin eta Aitor Morenorekin, Ibermatikako adimen artifizialeko sistemen arduradunarekin hitz egin dugu.