Irati Irratia

“La reconquista rural, ADA: nuestra história de éxito” eleberria aurkeztuko du Javier Pina Elizaldek larunbatean Burgin


Listen Later

2066an Almerian hasten den eta istorioak 16 urte irauten duen eleberria dugu hauxe. Idazlea despopulazioari aurre egiten dabiltzan herriak eta euren borrokak harilkatzen dihardu 7 ataletan zehar. Proiektua gauzatzerako orduan 100dik gora elkarrizketa egin izan ditu despopulazio egoeran dauden herrietako zenbait lagunekin, egoera jakin eta zer nolako irtenbidea eman ziezaiokeen arazoari hausnartzeko. Guzti horrek 30 pertsonaitik gora dituen eleberria eman du, larunbata honetan 12:00tan Anson eta 19:00tan Burgiko udaletxean aurkeztuko duena. Aurkezpen hauetarako zenbait sorpresa izanen dituela komentatu digu Javierrek gaur egin dugun elkarrizketan.

Eleberria eskuratzeko bere webgunearen bitartez edota aurkezpenetan izanen duzue aukera.

 

Informazio gehiago eta eleberria erosi ahal izateko : https://www.javierpinaelizalde.com/

  

Javier Pina Elizalde Irati Irratian

...more
View all episodesView all episodes
Download on the App Store

Irati IrratiaBy