Lehen urratsak

Lehen urratsak

By GUAU | EITB AudioSociety & Culture
Download on the App Store

Lehen urratsak episodes

  • 21. Juan M. Erasun: 'Behartuta, baserria aurrera ateratzeko, hasi nintzen segan'
    Juan Manuel Erasun (Aia, Gipuzkoa, 1963) herri kirolari aski ezaguna da, segan eta aizkoran hogei urte luzez aritutakoa. Bederatzi urte zituela, aita gaixotu eta baserrian laguntzeko beharrak bultzatu zuen sega hartzera. Hamahiru urte beranduago egin zuen lehen sega apustua, auzoko lagun batzuen arteko lehiak bultzatuta. Aizkoran beranduago hasi zen, kirol horrekiko grina betidanik izan bazuen ere.Erasunek podcastean aitortu digu, "laguntzaile on asko" izan dituela bidean eta "horri esker" egin ahal izan duela bere kirol ibilbidea. 2005ean hartu zuen behin betiko erretiroa.
    28 min
  • 20. Oihana Azkorbebeitia: ''Beti izan dut mendirako joera''
    Mendi lasterkaria da Oihana Azkorbebeitia (Abadiño, 1981) eta Euskal selekzioko kidea 2006tik. Gurasoak Anbotopekoak dira eta beti egon da mendiarekin eta naturarekin harremanetan. Haur zela atletismoan hasi zen eta bazuen korrika ibiltzeko joera, baina koinatu batek xaxatuta hasi zen mendian lasterka.Bere burua ondo ezagutzen du eta bere kasa egiten ditu entrenamenduak "sentsazioen arabera". Albaitari gisara ateratzen du bizimodua eta zaletasun gisara hartzen du mendi lasterketa. Helmugara "irribarra ezpainetan iristea" jartzen du helburu gisara. Irabazi edo galdu "beti irabazten da" esan dio podcastean Naiara Olaizolari.
    22 min
  • 19. Bixente Oiartzabal: Txikitako lagunik onenak, baloia eta elizako pareta
    Bixente Oiartzabal (Urrestilla, 1964) "kasualitatez" izan zen futbolaria. Gazte mailan Lagun Onak taldetik kanpo geratu ostean hutsuneak betetzeko deitu zioten eta han aldatu zen bere kirol ibilbidea. Herriko taldean nabarmendu ostean Anaitasunan jokatu zuen eta handik Eibarrera egin zuen salto.Guztira hamaika denboralditan defendatu zuen armaginen elastikoa. Hamaika urte "zoragarri" izan ziren. "Arlo ekonomikoan ez nuen asko irabazi baina beste gauza asko eman dizkit futbolak" aitortu dio "Lehen urratsak" podcastean Haritz Gallastegiri.
    29 min
  • 18. Karmele Gisasola: ''Txikitan ez nuen gura herri kirola; emakumerik ez zen''
    Karmele Gisasolak herri kirola barru-barruan darama. Txikitatik zuen gustukoa, baina ez zuen plazan ikusten kirol horretan emakumezkorik eta horrek egiten zion atzera aurreneko unean. Nolanahi, harri jasotzen hasi zen baina egun beste hainbat herri kiroletan aritzen da. "Hamazazpi urterekin egin nuen lehen plaza, baina umetatik aritu naiz".Haritz Gallastegiri esan dio argi daukala zeintzuk izan beharko luketen herri kiroletan emakumeek epe laburrera izan behar dituzten erronka nagusiak: "Herri kirola ez da genero edo adin kontua. Denok egin ditzakegun kirolak osatzen dute herri kirola" garbi utzi dio.
    22 min
  • 17. Maider Unda: ''Ez dakit nola egiten nuen goi mailan egoteko''
    Maider Undak (Gasteiz, 1977) txikitatik izan du gustuko kirola egitea eta gaur egun ere hurbiletik jarraitzen du kirol mundua nahiz ikusmira oso diferentea den "barruan egon edo kanpoan". Borroka librean aritutako kirolariak Londresko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina eskuratu zuen, baina 2016an goi mailako kirola utzi zuenetik ez du inbidiarik izan, "oso ziur egon behar da zentratzeko". Eskarmentuak erakutsi baitio zenbat saiatu behar den puntan ibiltzeko.Bederatzi urte zituenean hasi zen borroka askea probatzen. Aitortzen du, neskentzat "aukera gehiago ez zegoen" eta futbola edo borrokaren artean erabaki behar izan zuen. Ez du damurik egindako aukeraz, baina bazekien kirol ibilbidea beste pasio batekin beteko zuela, baserriarekin, Xabier Muruari esan dionez.
    16 min
  • 16. Mikel Odriozola: 'Atenastik kanpo geratzea dut kirol ibilbideko arantza''
    Mikel Odriozola (Errenteria, 1973), Euskal Herriak emandako ibilketa probako atletarik handiena izan da. Hiru olinpiar jokoetan parte hartu zuen atleta geldiezinak. Emaitzak handiak izanda ere denok izaten dugu arantzaren bat eta Mikelen kasuan Atenasen lehiatutako olinpiar jokoetatik kanpo geratzea izan zen mingotsa.Lagunak egin zituen ibilketa luzeko atleta garaitik, izan ere goi mailako kirolak sufrimendua eta ahalegina eskatzen dituen arren gauza onak ere badituelako. Eskarmentuak bizitzarako balio izan dio Xabier Muruari azaldu dionez, "naizen pertsona sortu dit".
    23 min
  • 15. Naroa Agirre: '' Pertika jauzia txikitatik gustatu zitzaidan kirola da''
    Naroa Agirrek (Donostia, 1979) txikitatik heldu zion pertikari. Urteak igaro dira baina Olinpiar jokoetan izandako atleta ohi donostiarra Espainiako markaren jabe da oraindik.Dohain berezia zeukan atleta izateko. Hasieran, luzera-jauzian hasi zen baina ikusi zuen trebea zela pertikarekin eta pixkanaka joan zen pertikako bidea egiten. "Amets polita zen atletismoarena" eta ametsa egia bilakatu zitzaion. Gurasoek beti babestu eta lagundu zioten, baina atletismoarekin batera ikasketak egiten jarraitzea ere erabaki zuen.Naroa, "Goenkalen" ezagutu genuen aktore lanak egiten, baina kirolaz galdetu dio Xabier Muruak eta pertika garraiatzeko moduaz.
    19 min
  • 14. Hodei Collazo: ''Ikaragarri gozatzen nuen gaztetxotan surfarekin''
    Hodei Collazo (Zarautz, 1984) mundu osoan zehar ibili da olatuak hartzen eta haietan lehiatzen. Surflari profesional izatera iritsi zen naturaltasunez. Olatuak hartzen etxean hasi zen, Zarautzen, eta urte haien oroitzapen bikainak gordetzen ditu: guztiaren gainetik gozatu egiten zuten.Surfa ikaragarri aldatu da ordutik hona, "kaletik taularekin ikusten gintuzten eta begira geratzen ziren" esan digu Zarauzko malekoian bertan egindako elkarrizketan. Gaur egun jendetza dabil olatuetan. Gogoan du surfak nola "harrapatu" zuen, ordutik aurrera bere bizitza itsasaldien eta mareen arabera antolatua dauka Collazok.
    25 min
  • 13. Oier Zearra: ''Pilotan gurasoek babestu naute bidean eta baloretan''
    Oier Zearra (Galdakao, 1977) pilotari profesionala izan zen. Etxean ikasi zuen frontoirako bidea, pilota euskal kulturaren parte dela, eta profesional izatea ez zela helburua, irabaztea ez zela lortu nahi zena. Baina bidea eginez aukera iritsi zitzaion, eta pozik heldu zion.Bidean ikasi du kirol profesionalean emaitzak, irabazteak sortzen duen presioa, txapeldun handiak ikasi du zama horrekin bizitzen, eta behin Ruben Belokik esandakoa gogoratu du podcastean: "zu lasai zatoz frontoira, edozer eginda ere ez dizute ezer esango. Baina ikusiko duzu irabaztera behartuta zaudenean".Kirol batean trebea izateak ez du sarritan bizitzako beste arlotan eredugarri izatea ekartzen, agian gizartearen begirada aldatu beharko litzatekeela uste du "idolotzat ditugun kirolari horiek ere gizakiak dira" esan dio Kepa Iribarri.
    26 min
  • 12. Patri Espinar: ''Kantxan oso lehiakorra naiz, naturan bat ere ez''
    Patri Espinar (Usansolo, 1985) pilotarekin lotzen dugu. Aitzindarietako bat izan da eskuzko emakumezkoen pilota zabaltzen. Baina kirol horrekin batera, afizioz eta ikasketaz, naturarekin ere badu lotura. Batean erakusten duen irabazteko grina, bestean erabat baztertzen du lasaitasun bila.Gogoan du beti izan dela mugitua, "oso txikitan hasi nintzen trebatzen eta jarduera ezberdinak esploratzen, eta satisfazio handia ematen zidan horrek" esan dio Kepa Iribarri. Norbere nahiak betetzeko borrokatu beharra azpimarratu digu Espinarrek, "nire barruko indarra eta buru gogorra izatea baliatu ditut nik nire ametsak gauzatzeko".
    26 min

About Lehen urratsak

From the publisher's feed

Kirolari ezagunek egun egiten duten kirolean eman zituzten lehen urratsak eta horren zergatiak azaltzen dizkigute aurrez aurreko elkarrizketa lasaian.