Lehendabiziko ordua

Lehendabiziko ordua

By GUAU | EITB AudioSociety & Culture
Download on the App Store

All Lehendabiziko ordua episodes

  • 4. Goizaldea
    Gaua amaitzear dago, baina inguruko kaosa gero eta handiagoa da.Anek anbulantzia baten barruan jarraitzen du, Mungiako zahar-egoitzara iristeko ahaleginean.Irrati bidezko komunikazio baten bidez, bere familiari buruzko albiste kezkagarria jasoko du. Bidean, gerraren gordintasuna eta larrialdi egoeran sortzen diren dilema moralak aurrez aurre izango ditu.Bien bitartean, zahar-egoitzan ere tentsioa eta mehatxua gero eta nabarmenagoak dira.Anek garaiz iristea lortuko al du, dena beranduegi izan baino lehen?
    10 min
  • 3. Gaua
    Lau ordu igaro dira gerra hasi zenetik eta egoera kontrolik gabe dago erabat.Anek Itsasoren eskuetatik ihes egin beharko du, checkpoint-era iritsiko den jendetza erraldoi baten artean harrapatuta, suhiltzaileen base batera iritsiko da laguntza eske.Bertan, Txorierri osoa lehertzeko arriskuan dagoela jakingo du eta handik alde egitea erabakiko du.Anbulantzia bat hartuta SOS zerbitzu batekin harremanetan jartzea lortuko du. Gurasoen berririk ez du oraindik.
    8 min
  • 2. Ilunabarra
    Gerra hedatzen ari da, eta Ane Mungiara iristen saiatzen ari da oraindik.Bidean, Itsaso ezagunarekin egingo du topo. Hasieran, laguntza eskaintzen dion pertsona fidagarria dirudien arren, egoerak okerrera egingo du. Anek Itsasoren benetako asmoak ikusiko ditu. Gerra ez da kanpoko etsaien aurkako borroka soilik, gertukoek ere bizkarra eman diezaioketela ulertu du.
    8 min
  • 1. Arrastia
    Gerra hasi da. Telebistako azken albisteek mundu gerraren lehen erasoak baieztatu dituzte.Sondikan bizi da Ane, baina Mungiako zahar-egoitzan bizi den Joxe Miguel aititaren bila joatea erabaki du. Errepideak kolapsatuta daude, komunikazioak huts egiten ari dira eta izua zabaltzen hasi da. Gasolindegi batean, egoera bortitzetik ihes egin beharko du Garbiñe langilearekin batera.Bidean, gizartearen gainbeheraren lehen zantzuak ikusiko ditu, eta gerra Txorierrira ere iristen ari dela ohartu da.
    11 min
  • 0. Teasera: Lehendabiziko ordua
    Azaroaren 19an, “Lehendabiziko ordua” soinu-fikzioa saretuko dugu GUAUn. Lau ataletan banatutako soinu-fikzio distopikoa. Txorierrin kokatua, hirugarren Mundu gerra lehertzear dagoen unean.Mundua gerraren atarian dagoela entzun du Anek irratian. Albiste lazgarri hori entzunda Anek, 25 urte dituen gazteak, Mungiako zahar egoitzan bizi den Aitona Joxe Migelen bila joatea erabaki du, kaosaren erdian!Zenbait errepide itxita, eta bizirauteko indarkeria darabilten pertsonekin topo egingo du. Sondikarako bidean. Gizartea gaiztotu egin du egoerak eta konfiantzazkoak ziren pertsonek ere bizkarra ematen dute. Orduak aurrera egin ahala, okertu egiten da egoera eta Anek erabaki zailak hartu beharko ditu maite dituenak salbatzeko.Soinu fikzioaren gidoia, EITB Audiok eta Tabakalerak elkarlanean sustatzen duten Audiogile Berrien lehiaketako hirugarren edizioa irabazi du 2026an. Oier Bravo Alonsok idatzitakoa da. Gidoi sarituaren ekoizpena dago sariaren baitan.LERA estudioan egin da ekoizpena Haritz Leteren gidaritzapean eta Sara Cozar izan daaktoreen zuzendaria. Nerea Sanz eta Ramon Agirre dira aktore nagusien ahotsa jarri dutenak. Berariazko Musika Elena Setienek sortu du eta Alain Martinez Iribarren arduratu da arteaz.
    1 min