BIGARREN ATALA - EUSKARAREN EGUNA EGUNERO
Urtero, abenduaren 3an, “Euskararen Eguna” ospatzen da. Loa eta Laia-k abesti dantzagarri honetan, euskararen eguna urte osoan zehar ospatu behar dugula gogoratzen digute. Gelan, kalean, plazan, jolastokian, pantailetan, lagunekin, familian…
Euskaraz gu egunero, goizero eta gauero.
Euskaraz bai berri ona, euskaraz zu entzutean, hauxe zoriona!
euskara gure doinu eta argia,
euskara gu guztiona.
Euskaraz bai berri ona,
euskaraz zu entzutean,
Euskaraz gu egunero
Ero,
Euskara da bizipoz alaia,
euskara gure lurra eta ibaia,
euskara borbor dariona.
Euskaraz hara eta hona,
euskaraz zu entzutean,
Euskaraz gu egunero
Ero,
Abeslariak: Ane Martinez eta Leire Aparicio
Musika moldaketak: David Sanchez Damián
Zuzendaritza grafiko artistikoa, gidoilaritza, ilustrazioa eta animazioa: Paul Caballero
Koordinazioa, gidoilaritza, musika eta letra: Josu Bergara