"Boterea lokatzetan". Baziren behin bi arrai gazte, pasieran zebiltzala arrai zaharrago batekin topo egin zutenak, bat-batean. Azken horrek, diosala egin eta esan zien:- Egun on, mutilak! Nolako ura dugu gaur?Arrai gazteek igerian segitu zuten, euretako batek besteari begiratu eta galdera egin zion arte:- Aizak, zer demontre duk ura?Arrainak uretan nola, hala bizi gara gu, botere harremanen eta borroken artean igeri."Lokatza" podcasta egungo mundua feminismoaren begiradatik aztertu eta ulertzeko saiakera da.