Maddalen Iriarte politikari eta kazetaria gonbidatu dugu lidergoaz eta aginteaz hitz egitera Yoko Ona podcastaren atal honetan. Emakumeenganako exijentziaz eta autoexijentziaz, espazioak hartzeaz eta emakumeen itxurari ematen zaion gehiegizko garrantziaz hitz egin dugu. Baita, musikan, politikan eta kazetaritzan errepikatzen diren dinamiketaz ere. Bestalde, lidergo kolektiboaren aldeko apustua egin du Iriartek.
Horrez gain, Andrea Aranbururen eskutik, Ania Saenz de Buruaga ilustratzaile gasteiztarraren proiektua ezagutu dugu.