Maddi Ane Txoperena idazle, bertsolari eta kazetariak bere lehen liburua aurkeztu du: Ene baitan bizi da eleberria. Lan honetarako, literaturan gutxitan landu izan den gaia hartu du hizpide: 1950.eko hamarkadan Ipar Euskal Herrian eta Frantzian neskato ibilitako emakumeen errealitatea. Eleberria Parisen ikasten ari den neska gazte baten eta Beran bizi den bere amatxiren arteko harremanean oinarritzen da. Txoperenak Gazteluma saria irabazi, eta haren laguntzaz idatzi du plazaratu duen liburua.