Aste honetan hasi da mahatsen bilketa Gipuzkoan, eta Gipuzkoako Kale Nagusian jakin nahi izan dugu nola den mahats bilketa pandemia garaian.
Horri buruz hitz egiteko gurekin izan dugu Ruth Mozo, Getariako Txakolina Jatorrizko deituraren idazkaria.
Mozok, segurtasun neurriei buruz hitz egiteaz gain, urte on bat izaten ari dela aurreratu digu, 4 milioi kilo jasoko dituztela, gutxi gora behera.