Zientzia

Maitasuna fisikaren begietatik


Listen Later

Desira, erakarpena eta maitasuna, maitemintzean pertsonak izaten dituen hiru faseak dira. Biokimikaren ikuspegitik, pertsonak gustuko duen beste baten aurrean aipatutako hiru fase horiek garatzen ditu. Eneko Axpek, Zientzia eta pazientzian podcastean azaldu du nola gertatzen den prozesu kimiko hori: Estrogenoak, Testosterona, dopamina eta oxitozina dira besteak beste, sortzen diren eragile kimikoak. Eta zientzialariek itxura fisikoa eta pertsonalitatea faktore garrantzitsu gisara aztertu dituzte.
Uxune Martinezek berriz, Dovereko itsas labarrak zergatik diren zuriak azaldu digu. Alga mikroskopiko zurien oskolak itsaspean pilatuz joan dira eta duela ehun milioi urte azaleratu dira lur azalera. Labar horiek baliatu izan dira klariona egiteko. Hain zuzen ere, Ingalaterraren aintzinako izena Albiol da eta Kretaziko aroari izena ere, zuritasuna eragiten duen alga kokolitoforido horietatik datoz.
...more
View all episodesView all episodes
Download on the App Store

ZientziaBy EITB Radio Televisión Pública Vasca