Txirindulari afizioatuen artean, Marc Brustenga nabarmentzen ari da denboraldiaren hasieran. Gertutik ezagutzen du bera Delco- Marsellako zuzendariak, Gorka Gerrikagoitiak. Taldearen neguko kontzentrazioan izan zen aurreko denboraldian eta profesional on bat izango dela aurreratu digu. Brustenga Caja Rural-Seguros/ RGA taldeko ziklista da, bertako prestatzaile eta zuzendariak, Xabier Murielek Aiztondoko klasikoa nola prestatu zuten argituko digu podcastean eta karreraren garapena ikusita, nola joan ziren erabakiak hartzen.
Aiztondo klasikan Telcom taldeak erasora egin zuen lasterketa eta bere txirrindulari bat, Miquel Valls bigarren sailkatu zen; 75 km ihesi joan eta 2 km faltan gainditu zuen Brustengak. Vallsen taldekidea da Aitor Garmendia. Aiztondo klasikan zituzten aginduak azaldu dizkigu.