Aurreikusteko zaila da Tsunamia, baina adi, marea bat batean eta kolpetik asko jaisten bada, izango du atzetik Tsunamia edo olatu erraldoia. Zientzia eta Pazientzia podcastean Eneko Axpek azaltzen duenez hala gertatu zen 2004an Indiako itsasoan. 250 mila lagunetik gora hil zirela aurre ikusten da eta gehienak, marearen bat batean nola jaitsi zen ikustera kostara hurbildu ziren pertsonak.
Historiako itsas ikara edo Tsunami handienak berriz, Alaskan 1958.urtean gertatuak, mirariaz bi lagun besterik ez zituen hil, baina miloi t´erdi elefantek aldi berean itsasora salto egin izan balute bezalako indarra eragin zuten eta 90 miloi tona harkaitz bota zituen itsasora. 525 metroko garaiera hartu zuen olatua izan da tsunamien historiako handiena. Eta formula fisikoa ere bada fenomeno hura azaltzeko.
Uxune Martinez dibulgatzaileak mutualismoaz hitz egin digu. Klima aldaketaren eraginez bioaniztasunaren katea hausten ari dela ohartarazten duten ikerketa zientifikoak azaldu ditu. Haziek eta animaliek osatu izan duten bikoa galtzen ari da munduko leku askotan, adibidez.