2014. urtean jaio zen Marmoka taldea. Lau kidek osatzen dute eta argi daukate ongi pasatzea dela taldearen kutsua, ondo pasatzea eta, noski, aldarrikapenak egitea.
Horrela sortu dituzte Sugegorriaren itzal luzea edo Izokina bezalako abestia, honako hau, atera duten azkena.
Gipuzkoako Kale Nagusian Ibai Larralderekin, "Hendrix", eta Ortzi Alonsorekin,"Hankapalo", egoteko aukera izan dugu eta zuzenean abesteaz gain dituzten proiektuen berri eman digute.