Papera eta lengoaia aberatseko zibilizazioa izaki, Maia herriak, jakintza belaunaldiz belaunaldi pasatzeko bidea azkar egin zuen. Eneko Axpe-k Zientzia eta Pazientzia poscastean azaldu duenez, Kristo ondorengo 300 eta 900 urteen artean, Matematika lantzen ari ziren. Baita eguzki eklipseak aurre ikusten eta planetak aztertzen ere . Kautxua, adibidez, Kristo aurretik 1.600. urtean asmatu zuten eta kakaoarekin aldiz pegamentoa edo itsasgarria.
Uxune Martinez-ek, Kandelario ohitura Erromatarren garaikoa dela azaldu digu. Tradizioa animalien ibernazioari lotuz, zehaztu du uste dugunaren kontra marmotek eta sagu zaharrek egiten dutela erabateko ibernazioa, deskonexio osoa, hartzek ez bezala.