Memoria pertsonaren adierazgarria da eta literatura berriz memoriaren zaindaria, Historiari sentimenduak eta emozioak eransten dizkiolako.
Bernado Atxaga, Miren Agur Meabe, Kirmen Uribe, Edurne Portela, edota Arantxa Urretabizkaiak sortutako Euskal literaturan, behin eta berriro errepikatzen da idatzietan emakumearen memoria. Gerra garaiak isilik egon arazi zituen emakumeak, zentsura eta jazarpenari isiltasunean aurre egin behar izan zioten emakumeak. Aurreneko unetik ordea, garbi izan zuten gerra irabaztea baina hobea zela memoriari eustea; gertakarien errelatoa ondo gordetzea. Egoera zaila izan zen, Frankoren itzala erraietaraino sartu bait zieten.
Memoriaren izenean idaztea, egiazko ekintza izan da, isilik egon behar izan zutenei hitza emateko.
Memoria eraikiz podcasta New Digital Media Euskadik ekoiztu du EITB Media eta Gogorarentzat.