Irati Irratia

Monstruos SA emanaldi bikoitzarekin hartuko du Agoitzeko agertokiak Metamorfosis proiektua


Listen Later

ANERK elkarteko kideak diren Saioa eta Nerea Arizkuren izan ditugu Agoitzen aurrera eraman duten Metamorfosis proiektua aurkezten. Bertako txiki eta nerabeekin euren adierazpena garatzeko lanketa bat egiten aritu dira hori baita elkarte honen egitasmoetako bat. Hortikan sortu zen emanaldi bat egitearen ideia, Ainara Blasco antzerki irakaslearekin jarri ziren harremanetan Monstruos SA filmaren inguruko gidoia egin zezan. Hortik 68 haur eta nerabeekin hasi ziren obraren antzezpena prestatzen. Obra estreinatuko dute emanaldi bikoitzarekin gaur sarrera guztiak salduta dituztelarik eta biharko sarrera gutxi batzuk geratzen direlarik. Sarreren %50a ADANO elkartera bideratuko dute gainera elkarte honekiko atxikimendua adierazteko.

 

 

Nerea eta Saioa Arizkuren Irati Irratian

...more
View all episodesView all episodes
Download on the App Store

Irati IrratiaBy