
Sign up to save your podcasts
Or


ELA Euskal Herriko klase sindikatu abertzalearen 100 urteko historia (1911-2011) laburbiltzen duen bideoa. Bideoa ELAren ehungarren urteurrenean egin zen.
2024ko apirilaren 23an Democracy now! saioan Jane McAleveyri eginiko elkarrizketa jatorrizko bertsioan (ingelesez) euskarazko azpidatziekin.
Amy Goodman eta Juan Gonzalez kazetarien laguntzarekin bere ibilbidearen errepasoa egin, langile mugimenduaren egungo erronkak azaleratu eta AEBetan egun bizi den egoerari errepasoa egiten du, bere bizitzaren azken uneetan dagoela jakinda. Minbizi larri batek jota hilabete batzuetako bizi itxaropena besterik ez baitzioten eman. Uztailaren 6an hilko zen.
“Qtik Transfeminismorantz, Identitate disidenteak klase borrokaren parte dira” lelopean, Donostiako Tabakalerako zine aretoa eskenatoki bilakatu da ELAk aurtengo LGTBI+ Harrotasunaren eguna (Nazioarteko Sexu Askapenerako eguna) aldarrikatzeko. Ekitaldiaren muina izan da mahai ingurua, Leire Gallego eta Jone Bengoetxea ELAko Genero Ataleko kideek gidatuta, eta honako gonbidatuekin: Josebe Iturrioz aktibista transfeminista eta irakaslea, eta Ibai Fresnedo aktibista transfeminista eta Hiruko Larroxako kidea.
"Gure herrian elikadura sistemari erabat bizkarra eman diogu". "Agroindustriak gure planeta berotzen duen bitartean, gure baserritarrek hoztu egiten dute". "Inoiz baino janari gehiago ekoizten ari den momentuan, inoiz baino gose gehiago pairatzen duen jendea dago". "Gure platerera iristerako, elikagaiek, batez beste, 5.000 km egiten dituezte. Gure eguneko menua kilometrikoa da. Euskal Herrian jaten duguna % 95a kanpotik dator". Bizilur Lankidetzarako eta Herrien Garapenerako Erakundeko David Lopategik, ekainaren 14ean Gasteizen, ELA sindikatuaren Gizalan zerbitzu publikoetako ordezkariei eman zien hitzaldia, trantsizio ekosozial justurako sindikatuaren proposamena eta aldarrikapen taula lantzeko antolatu zen mintegian.
ELA sindikatuak 2024ko martxoaren 20ean, arrazakeriaren aurkako nazioarteko egunaren bezperan, antolaturiko jardunaldian, EHUko irakasle den Iker Barberok egindako hitzaldia
Euskal Herriko Greenpeaceeko kide den Lorea Floresen hitzaldia ELA sindikatuak eta Manu Robles-Arangiz Fundazioak antolaturiko "Europar Batasunaren agenda berde eta digitala: Aldaketa politikoa ala lehengo lepotik burua" jardunaldien barruan
ELAren Idazkari Nagusi den Mitxel Lakuntzaren hitzaldia ELA sindikatuak eta Manu Robles-Arangiz Fundazioak antolaturiko "Europar Batasunaren agenda berde eta digitala: Aldaketa politikoa ala lehengo lepotik burua" jardunaldien barruan
OMALeko kide den Gorka Martijak eskainitako hitzaldia ELA sindikatuak eta Manu Robles-Arangiz Fundazioak antolaturiko "Europar Batasuneko agenda berde eta digitala: Aldaketa politikoa ala lehengo lepotik burua?" jardunaldien barruan.
Xabi Zabala, ELA sindikatuko kideak, zorrak eta zorpetu arazteak, politika neoliberalean duen helburua eta funtzionamendua azaltzen du
2024ko otsailaren 5ean, Donostiako San Jeronimo aretoan, Oscar García Jurado (Talaios kooperatiba) eta Pello Igeregik (ELA sindikatua) eginiko aurkezpena "Sindikalismoa eta ekonomia sozial eraldatzailea" liburuaren inguruan.
Presentación del libro "Sindicalismo y economía social para la transformación" de la mano de Oscar García Jurado (Talaios kooperatiba) eta Pello Igeregik (ELA sindikatua).