Musulmanek zientziari ekarpen handiak egin dizkiote eta horietan jarri nahi izan du azpimarra podcastaren atal honetan Eneko Axpek. Edateko kafea, zesarea bidezko jaiotza edo forzepsak, hegan egiteko lehen gailua, algebra, erabiltzen dugun zenbakien sistema edo eta hortzak garbitzeko eskuila dira , besteak beste, herri musulmanetan egindako asmakuntzak.
Uxune Martinez dibulgatzaileak berriz, 24 orduko ziklo zirkadionak pertsonari jartzen dizkion baldintzak frogatzen dituen ikerketa bat aipatu digu Zientzia eta Pazientzian.