Bueltan dator 'Bigarren Kafea'. Kafe onek esentzia gordetzen duten moduan, Naiz Irratiko 'Bigarren Kafeak' ere hala egingo du: aldaketak badaude, ahots berri ugari gehituko dira, baina saioaren esentzia mantendu egingo da. Astelehenetik ostiralera, arratsaldeko lauretatik seietara izango da magazina, eta gaur bertan, Donostiako Naiz Gunetik, estreinatuko da denboraldi berria.