Disko berriaren prestaketa lanak gerarazi dizkie pandemiak Nøgen taldekoei, ostiraleko kontzertuan aurreratuko dute lehen single-a. NAIZ Irratian aurreratu dituzte ostiraleko NAIZ Kontzertuko hainbat xehetasun, aipatutako primizia, «ez-primizia bat» (gonbidatu bereziren bat izango da?) eta iragarpen bat, «indartsu hasiko dugu kontzertua».