Ostegunean poesia errezitaldia eskainiko du Maialen Berasategi itzultzaile eta idazleak Zarauzko Garoa liburu dendan, 'Bihar ez bada, etsi' izenburupean. Iaz argitaratu zuen 'Eskuan beti zerbait' poema liburua eta hango testuak izango ditu eskuartean, baita publikatu gabeko beste altxor txikiak ere.