
Sign up to save your podcasts
Or


Anestesia taldean egin zen ezagun Mikel Kazalis (Zarautz, 1968). Baina oraingoan, batere anestesiarik gabe, gordin-gordin, kontatu digu bere azken urteetako bizimodua. Musikan jarraitzen du buru-belarri, baina minbiziari aurre egin behar izan dio, pandemiaz gainera, zarauztarrak.
Guztiak du amaiera bat eta iritsi da 'Dena Irailerako' saiorean 2021eko denboraldia agurtzeko unea ere. Umorez, gogotsu baina beste alde batetik ere triste agurtu behar izan dugu elkarren arteko harreman estuak tarteko.
Gainera iritsi zaigu iraila, baita Iker Plazaola kolaboratzailearen tartea eta Eider Iruretagoienaren asteroko kolaborazioa ere. Gonbidatuen tartean, Anestesia taldeko Mikel Kazalis gonbidatu dugu gurera, musikaz eta bizirauteaz hitz egin ahal izateko.
Koldo Garcia biologo konputazionala da eta pandemiaren bilakaera honetan, talde immunitate hitza gaizki erabili dela adierazi du 'Dena Irailerako' saioan. Horrenbeste kriminalizatu diren gazteek ere lan azpimarragarria egin dutela gogorarazi nahi izan du.
Abuztuko azken egun honetan barre eta barre aritu gara lehen ordu tartean Iker Plazaola eta Nerea Arriola kolaboratzaileekin batera. Koronabirusaren gaiari heldu diogunean ordea, seriotasunez jorratu dugu Koldo Garcia biologo konputazionalarekin.
Jon Aguirre arkitekto eta paisajista donostiarra izan da gaur 'Dena Irailerako' saioan, eta arkitekturaren nahiz hirigintzaren katebegi asko landu ditu. Etorkizunera begira ez daude prest etxebizitzak ezta hiriak edota herriak ere Aguirreren esanetan, aldaketa bat nahitaezkoa da.
Denboraldiko azken astelehena burutu dugu gaurkoan, Iker Plazaola eta Nerea Balda kolaboratzaileek bat egin dutelarik gurekin. Jon Aguirre arkitektoarekin zerbait gehiago ikasteko aukera ere izan dugu eskainitako elkarrizketa bikainari esker.
Psikologoa izateaz gain hezitzailea ere bada Eider Iruretagoiena eta 'Dena Irailerako' saioan aurkezten du astero 'Izaki Emozionalak' bere tartea. Gaur egungo gizartean Asertibitatea eta asertzio-jokabidea nola topatu edota aplikatu irakatsi nahi izan digu.
Ez ditu onura gutxi, gustura egiten den lan batek eta horregatik, umoretsu ekiten diogu guk egunari. Ike Plazaolari esker, barrez hasi dugu eguna, Eider Iruretagoienarekin zenbait galderei erantzunaz eta Alaine Agirrerekin berriz literatura kontuez hizketan.
Mundu osoko biztaleriaren erdia baino gehiago dira emakumeak, baina badira oraindik ere bigarren maila batean ezartzen dituzten lurraldeak. Afganistan jarri du adibide Ainara Garciak, horren urrun joan gabe gurean ere adibide asko daudela baieztatu du.
From the publisher's feed